txabeta

txabeta

  • Tailerra
  • en cotter
  • es chaveta
  • fr clavette

txabeta

  • ca xaveta f
  • de Befestigungskeil m
  • en cotter pin
  • es chaveta f
  • fr clavette f
  • gl chaveta f
  • it copiglia f
  • pt chaveta f

Txabeta

Mekanikan, txabeta makina-elementu luze bat da zeina ardatz bat beste makina-elementu solidario batekin elkartzeko eta gakotzeko erabiltzen da. Sekzio angeluzuzena edo karratua duen pieza da eta bi elementuren artean txertatzen da. Elementu horiek solidarioak izan behar dute potentzia transmititzeko eta pieza bat bestearen barnean ez irristatzeko. Txabetak oso ondo doituta egon behar du, eta ez du higatu edo hautsi dezakeen jokorik izan behar zizailatzearen ondorioz.
Pieza akoplatuetan txabetak txertatzeko mekanizatzen den ildo edo hutsuneari matadera esaten zaio.
Txabetak luzetarakoak edo zeharkakoak izan daitezke. Halaber, luzetarako txabetak honela sailka daitezke:
Txabeta bat txertatuta duten mekanismoen adibideak motor elektrikoen ardatzak eta akoplatuta duen polea dira. Eszentrikoak ez diren engranajeek txabeta bat dute txertatuta, eta hark giltzatzen ditu akoplatzen den ardatzera.
Ibilgailuen direkzio-bolanteak txabeta bat ere badu, direkzio-ardatzera lotzeko.
Esfortzu oso handiak transmititu behar direnean, txabeta anizkoitza duen sistema bat erabiltzen ohi da. Sistema horretan, ildaskaketa bat mekanizatzen da ardatzetan, eta zuloetan mekanizatzen den ildaskatzeari lotzen zaio.
Txabeta sartzen den ildoari matadera esaten zaio eta ebakitzeko edo brotxatzeko makinen bidez egiten da eta ardatzetako mataderak fresa zirkulardun fresatzeko makina unibertsaletan mekanizatzen dira.

Wikipediara joan