txapel

txapel

  • Tailerra
  • en cap
  • es sombrerete
  • fr capuchon de poteau de signal

txapel

  • ca barret m
  • de Masthaube f
  • en cap
  • es sombrerete m
  • fr capuchon m de poteau de signal
  • gl capuchón m
  • it cappuccio m di stante di segnale
  • pt cápsula f

Txapel

Artikulu hau kapelari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txapela (argipena)».
Txapela,[1] Nafarroan eta iparraldean boneta,[2] artilezko buru estalki zapala da, biribila edo karratua, atal bakarrekoa.[1] Ez du, ez hegalik, ez belarririk, eta tarte estua uzten du, 2 cm ingurukoa, barneko aldearen eta buruko larruazalaren artean.
Europako eskualde batzuetako janzkera tradizionalaren parte da. Gaur egun armada anitzek erabiltzen dute, uniformearen parte gisa. Euskal Herrian erabiltzen denak ezaugarri bereizgarriak dauzka.
Txapelgileak egindako txapela Europako modan ezaguna da XV.mendetik eta hasiera batean klase hezien ikur gisa erabiltzen zen. Berpizkundeko kapela mota hori feltroz​, oihalez, belusez edo zeta forratuz egina zegoen eta klase aberatsentzako gordea zegoen.
Brodatuak, agraffeak , perla-kateak (nobleziarentzat bakarrik) edo lumak (mertzenarioentzat adibidez) erabili ohi ziren txapel-apaingarri gisa. Bata eta txapelaren konbinazioa jantzi ofizial akademikoari dagokio eta gaur egun herrialde angloamerikarretan erabiltzen da batez ere graduazio ekitaldietan.
Nobleziaren bidez, txapela moda-elementu ezagun bihurtu zen Europa osoan, burges eta lurjabe klaseen artean. Moda-elementu gisa amaitu ondoren, txapela landa-biztanleen buruko arropa gisa geratu zen. Txapela oso famatua bihurtu zen Pirinioetako artzainen jantziaren parte zen txapelaren forman. Hortik etorri da gero ustea Bearnoko edo Euskal Herriko mendietako artzainena dela originalki txapel edo boneta.[3]

  • a b Txapel. Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
  • Bonet. Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
  • (Gaztelaniaz) «El origen y desarrollo de las boinas - Noticias - Nanjing Yizhijin Garment Accessory Co., Ltd» www.yzjarmy.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan