zuin

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

zuin

  • ca jaló m
  • de Vermessungsstange f; Absteckpflock m; Gleisfestpunkt m
  • en peg; stake
  • es jalón m
  • fr jalon m
  • gl marca f
  • it picchetto m
  • pt estaca f

SARRERA DESBERDINA:

Zuia


Zuia Arabako iparraldeko udalerri bat da, Zuia-Gorbeialdea eskualdeko handiena. Gasteiztik 18 bat kilometro iparraldera dago. Haren herriburua Murgia da.
Izenaren amaieran agertzen den -a hori, itsatsia da, beraz Zuiako, Zuiatik, Zuiara... idatzi behar da.[5][6]
Zuia Gorbeiaren magalaren inguruan dago, eta Arabako mendirik altuenera igotzeko abiapuntua da. Arrato eta Badaiakoa udalerriaren muga naturalak dira, eta aipatzekoa da haranaren erdialdean dagoen Atxabal-Oroko mendigunea.
Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Baias ibaia da.
Lehen aldiz 1025. urteko dokumentu batean aipatuta ageri da, Donemiliagako goldean: Zuhia Barrutia.[7][8]
Gerora, honela dokumentatu da: Zuvarrutia (1180. urtean); Zuhivarrutia, (1229); Çuiabarrutia, (1257); Zuibarrutia, (1417).[9]
Gerardo López de Gereñuk beste aldaera batzuk ere jaso zituen: Zuffia, (1025); Zufia, (1089); Sufia, (1138); Zuya (1742).
Pentsa daiteke Donemiliagako goldean aipatzen diren Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia biek barruti berberari egiten ziotela erreferentzia. Dokumentu horretan aipatzen diren herriek "rega" bat edo bi ematen zioten Donemiliaga Kukulako monasterioari. Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia horiek aipatzen direnean, bederatzi "rega" eman zutela ikusten da. Pentsa daiteke Zuffia de Iuso eta Zuhia Barrutia horiek bereizi nahi izan zirela dokumentuan alboko Zuffia de Susotik.[10][11]
Esaten da Erdi Aroko ganboatar eta oinaztarren arteko gatazka odoltsuek Zuian izan zutela sorrera[12].
Etimologia hau proposatu da: Zubia > Zuhia / Zuffia > Zuia.[13]
Zuiako udalerriak 13 herri hauek ditu:
XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zuiako populazioari dagokionez. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietarako izandako emigrazioaren ondorioz.
1980ko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio altuen ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira, batez ere Murgira eta haren inguruetara. Horrek populazioa handitzea eragin zuen. Hala ere, populazio berri horren gehienak ez zuen lanik egiten udalerrian, Gasteizen baizik, eta udalerria lo-hiri bihurtu zen biztanle horientzat.
2023ko hauteskundeen ondorengo Zuiako udalbatza
Alderdia
2023ko maiatzak 28
Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz)
Hauek izan dira Zuiako azken alkateak:
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak bi linea ditu udalerrian:
Zuiako hizkuntza nagusia euskara izan da XIX. mendea arte; bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera zen, eta XX. mendean atzerakada nabarmena izan zuen, erabat galtzeraino. Mende haren azken laurdenean abiatutako berreskuratze prozesuaren ondorioz, gaur egun zuiarren % 48,7 inguru da euskalduna, eta hiztun horiek biltzeko asmoz sortua da Bidabarri euskara taldea.

AltubeAmetzagaAperregiBitorianoDomaikiaGillernaJugoLukianoMarkiaMurgiaSarriaZarateZiorraga

  • a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  • Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  • «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  • «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  • «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-06).
  • «Zuia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
  • «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-06).
  • «Zuia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
  • (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
  • «Zuia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-04).
  • (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
  • Zuiako aisialdiari buruzko informazioa Zuiako Kuadrillaren webgunean. Bertan, ganboatar eta oinaztarren inguruko aipamena egiten da.
  • «“De Ferro de Alava” (1025)» www.abadelaueta.com (Abadelaueta elkarte etnografikoa) (kontsulta data: 2025-07-06).
  • a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-03-22).
  • a b c d e f g «Zuia» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-14).
  • (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 358 or..
  • (Gaztelaniaz) «El Estado destina este año 1,5 millones de euros a los embalses de Korrosparri y Zuia» El Correo 2006-01-04 (kontsulta data: 2023-07-09).
  • (Gaztelaniaz) «Los pueblos urgen más ayudas forales para impulsar equipamientos y servicios sociales» El Correo 2007-09-03 (kontsulta data: 2023-07-09).
  • a b c (Gaztelaniaz) «Unai Gutiérrez levanta la makila en su tercer mandato» El Correo 2019-06-15 (kontsulta data: 2020-03-15).
  • a b c d «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution - Gorbeialdea» Alea 2023-05-29 (kontsulta data: 2023-07-03).
  • (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (kontsulta data: 2023-04-29).
  • a b (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (kontsulta data: 2023-10-09).
  • (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (kontsulta data: 2020-03-17).
  • (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (kontsulta data: 2023-06-19).
  • Bitorianoko 17 zenbakia duen baserriaren izendapena monumentu gisa Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean
  • Wikipediako bilaketara joan