zumitz

zumitz

  • Tailerra
  • en strap
  • es fleje
  • fr feuillard

zumitz

  • ca fleix m
  • de Bandeisen n; Stahlband n
  • en metal strip
  • es fleje m
  • fr feuillard m
  • gl aro m
  • it piattina f
  • pt mola f

SARRERA DESBERDINA:

Zuhaitz


Zuhaitza[1] zurezko landare handi eta bizikorra da. Sustraiak, enbor bat edo gehiago, adarrak eta hostoak ditu. Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen aurka babesten du, eta garatzeko behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen dio. Beste landareak baino handiagoak dira, eta espezie batzuek (sekuoia gorriek, adibidez) 100 metroko garaiera gaindi dezakete, eta milaka urtez bizi[2]. Zuhaitzak duela 370 milioi urte sortu ziren. Munduan 3 bilioi zuhaitz heldu baino gehiago daudela uste da[3].
Zuhaitz talde txikiek zuhaiztiak osatzen dituzte, eta populazio handiek, berriz, baso eta oihanak.
Paisaia naturalaren osagai garrantzitsuak dira, izan ere, higadura prebenitzen dute, eta eguraldiaren gorabeheretatik babestutako ekosistema eratzen dute. Oxigenoa sortzeko eta atmosferan karbono dioxidoa murrizteko orduan ere garrantzitsuak dira, baita lurzoruko tenperatura jaisteko ere. Landa- eta hiri-paisaiaren eta nekazaritzaren elementuak ere badira, bai itxura erakargarria dutelako, bai fruta-arbolen baratzeetan fruituak ekoizten dituztelako. Zuhaitzen zura eraikuntza-materiala da, baita lehen mailako energia-iturri ere. Halaber, eginkizun garrantzitsua dute munduko mitologia askotan. Euskal Herrian, adibidez, Gernikako arbola garrantzi handiko ikurra da oraindik ere.
Hainbat hitz dago euskara batuan zuhaitza izendatzeko: zuhaitz[1] bera, arbola[4], zuhamu'[5] eta zuhain[6]. Halere, zuhaitz[1] bera da euskara batuan erabiliena, besteen oso aurretik[7].
Zuhaitz hitzaren etimologia ez da argia, baina badirudi lehen osagaia zur dela[8], eratorrietan hartu ohi duen zu(h)- itxurarekin. Testu antzinakoenetan, badirudi forma erabilienak zu(h)aitz, zuhatz eta zugatz[8] direla.
Hedaduraz, zuhaitzaren antzeko forma duen egitura, irudia eta abarrei, zuhaitz esaten zaie. Adibidez, hizkuntzalaritzan, esaldiaren egitura adierazteko egiten den diagrama, esaldiaren osagaiak sintagmen egitura legeen arabera adierazten dituena, zuhaitz deritzo.
Zuhaitz pertsona-izena ere bada, gizonezkoa[9].
Nahiz eta zuhaitza eguneroko hizkuntzako hitza izan, ez dago definizio zehatzik zuhaitza zer den adierazteko, ez botanikoki, ezta ohiko hizkeran ere.
Adiera zabalenean, zuhaitz bat zurtoin (edo enbor) luze eta gogorreko landare bat da, hosto edota adarrak lurretik urrun eusten dituena. Ezaugarri nagusia, ordea, garaiera da, nahiz eta altueraren arabera desberdina izan: 3 m[10][11], 5 m[12][13] edo 6 m[14]. Txikiagoei, zuhaixka deritze. Landare belarkara handiak, hala nola Papaia eta bananondoa, zuhaitzak dira adiera zabal horretan.
Adiera hertsian, bigarren mailako hazkuntzaz osatutako zurezko enbor bat duena da zuhaitza, hots, enborra urtero loditzen dela kanporantz haztean, hazkunde-puntatik gorantz egiten duen lehen hazkuntzaz gain. Definizio horren arabera, landare belarkarak, hala nola palmondoak, bananondoak eta papaiak, ez dira zuhaiztzat hartzen, edozein izanda ere euren garaiera, hazkuntza forma edo zurtoinaren zirkunferentzia. Zentzu zabalxeagoan, zenbait monokotiledoneo zuhaiztzat har daitezke[15]; Josueren jukak, banbuek eta palmondoek bigarren mailako hazkunderik ez duten arren eta benetako zura ekoizten ez badute ere, «sasi-zura» sor dezakete lehen mailako hazkundeaz osatutako zelulak lotuz. Dracaena generoko zuhaitz-espezieek, monokotiledoneoak izan arren, bigarren mailako hazkuntza dute enborreko meristemoak eragina, baina ezberdina dena zuhaitz dikotiledoneotan dagoen meristemo lodituarekin[16].
Lehen zuhaitzak iratze zuhaizdunak, azeri-buztanak eta likofitoak izan ziren, Karboniferoko basoetan hazi zirenak. Lehen-lehenak, Wattieza generoa, Devoniar Ertainekoak (duela 385 milioi urte) eta Archaeopteris izan zitezkeen. Biak, hazien ordez, esporen bidez ugaltzen dira, eta loturatzat hartzen dira iratzeen eta gimnospermoen artean, zeinak Triasikoan eboluzionatu ziren.
Mesozoikoan (duela 245-66 milioi urte), koniferoak ugaritu eta lehorreko habitat nagusietan bizitzeko egokitu ziren. Aro hartan ere, ginkgoak, zikadaleak eta beste gimnospermo batzuk agertu ziren. Ondoren, Kretazikoan, loredun landareen zuhaitz formek eboluzionatu zuten. Horiek Tertziarioan (duela 66 eta 2 milioi urte bitartean) hasi ziren koniferoak ordezkatzen, basoek mundua estali zutenean. Klima duela 1,5 milioi urte hoztu eta lau glaziazioetatik lehena gertatu zenean, izotzak aurrera egin ahala basoak gibeleratu egin ziren. Glaziazioartekoan, zuhaitzek izotzak estalitako lurra birkolonizatu zuten hurrengo izotz aroan berriz baztertuak izateko.
Hiru atal nagusi bereizten dira zuhaitzetan: sustraiak, enborra eta adaburua (batzuetan adarrez osatua izan ordez hostoz soilik osatua dena).
Zuhaitz baten sustraiak lurpean egoten dira, eta ura eta elikagaiak xurgatzen dituzte inguruko lurretik. Lurgainean, enborrak garaiera ematen die adarrei eta hostoei eguzki-argia lortzeko borrokan laguntzeko. Zuhaitz batzuetan, adarrak zabaldu egiten dira asko hostoen alderik gehiena eguzkirantz jarri ahal izateko. Bestalde, egon badaude zuhaitz batzuk hemen esandako organo guztiak ez dituztenak, esaterako, palmondo gehienek ez dute adarrik; Ipar Amerikako seguaroak ez du hosto funtzionalik, eta iratze-zuhaitzek ez dute zurezko azalik. Hala ere, haien forman eta neurrian oinarriturik, zuhaiztzat hartzen dituzte zientzialariek.
Sustraiek zuhaitza lurrean finkatzen dute, eta ura eta elikagaiak biltzeko balio dute zuhaitzaren atal guztietara eramateko. Ugaltzeko, babeserako, bizirauteko, energia biltegiratzeko eta beste helburu askotarako ere erabiltzen dute.
Sustrai nagusi bat izan dezakete, edo maila berean dauden sustrai ugari, bata besteari gain hartzen ez zaion itxura adarkatu faszikulatua hartuz. Sustrai asko, onddoen mizelioekin sinbiotikoki elkartzen dira. Onddoek hainbat zuhaitz konekta ditzakete, eta elikagaiak eta seinaleak transmititzen dituen sarea osatu.
Aireko sustraiak ez dira oso ohikoak zuhaitzen espezieen artean, baina inguru zingiratsuetan bizi diren espezie batzuetan agertzen dira, adibidez, manglean (Rhizophora).
Enborra adaburuari eusten dion egitura da, zurtoinaren zati zurkara[17]. Kanpoko geruza batez osatuta dago, azala, espeziearen arabera lodiera eta kolore aldakorrekoa eta zuhaitzaren ehun bizia babesteko balio duena. Erdigunea, ilunagoa, zurgiharra da, xilemako zur-zelula hilez osatua. Zuraren zatirik gazteena, zurgizena da, azaletik hurbilen dagoena. Albumenaren eta azalaren artean, enborra hazten ari den zelula geruza bakar bat dago, cambium izenekoa eta bi zatitan banatua: barnealdeak xilema osatuko du (zurgizena eta zurgiharra) eta kanpoaldeak barneko azala (floema).
Azalaren ezaugarriak lagungarri dira zuhaitz-espezieak identifikatzeko. Adibidez, pago arruntak (Fagus sylvatica) grisa eta leuna du; pinazi-pinuak (Pinus pinea) kolore arre grisa edo arre gorrixka du, lerro ilunak eta ezkatak gisako xafla handiak eratzen dituena, eta zumar hostotxikiak (Ulmus minor) kolore arre grisa du, pitzadurez zatitua, horizontalak zein zeharkakoak.
Enbor bat zeharka mozten denean (edo motzondoan), zirkulu zentrokide batzuk ikus daitezke: eraztunak. Horien kopuruak zuhaitzaren adina adierazten du, urtero eraztun bat eratzen baita. Eraztun horiek zabalak edo estuak izan daitezke, zenbait faktoreren arabera: estuek urte zailak erakusten dituzte, garai hotz edo lehorrak kasu; zabalek, ordea, hazkundean ingurumen-faktoreen eragin kaltegarririk izan ez dutela, alegia. Eremu epeletako zuhaitzetan, errazagoa da eraztun bakoitza bereiztea, klima tropikaletako egoera konstanteetan ez baita urteko eraztunik sortzen[18]. Dendrokronologiak aztertzen ditu zuhaitzen enborraren ebakiduran agertzen diren eraztunak[19].
Adaburua enbor gainean dagoen adar eta hostoen multzoa da. Zuhaitzen ezaugarri garrantzitsuenetakoa da, horien itxura orokorra definitzen baitu.
Adarrak lurretik urrun sortzen dira enbor tarte libre bat utziz. Adaburuak forma ezberdinak hartzen ditu espezieen arabera, bost mota bereiziz: luzeraka eta bertikala, biribila edo esferikoa, aterki itxurakoa edo horizontala, konikoa eta irregularra. Adarrak enborretik ateratzen dira adar txikiagoetan banatuz, eta, horietan, ernamuinak eta hostoak daude. Ernamuinetik, lore bat, adar bat edo hostoak erna daitezke. Adaxken muturrean geratzen direnei, puntako begi deritze. Babesteko, ezkataz edo katafiloz estalita egoten dira.
Hostoen bidez, zuhaitzak fotosintesia egiten du, eta, horretarako, elikatu egin behar da. Sustraiek ura xurgatzen dute lurretik bertan disolbatutako mineralekin. Enborretik gora igotzen dira hostoetaraino. Bertan, anhidrido karbonikotik datorren karbonoarekin erreakzionatzen dute, eta azukreak sortzen dituzte. Gero, azukrea zelulosa bihurtzen da, zuraren osagai nagusia. Orri zabalak dituzten hostoek gainalde eta atzealde bana dute, non estomak dauden (anhidrido karbonikoa sartzen den irekidura txikiak), eta, hortik, ur soberakina eta oxigenoa irteten da.
Hostoak funtsezko elementuak dira zuhaitz-espezieak bereizteko. Oinarrizko lau hosto-mota bereiz daitezke:
Hosto pinatuak. Hosto-orria, era berean, hosto txikiagoen antzeko batean banatuta dago, foliolo edo hostoxka deituak, baina guztiak erraki berean daude; otsalizarrean ikus daiteke. Hosto pinatuek, zentzu hertsian, folioloak txortenaren bi aldeetan dituzte antolatuta, modu erregularrean, eta palmatuetan (pinatupalmeatuak) foliolo bakoitza erdiko puntu batean txertatzen da, indigaztainondoan ikusten denez.
Hosto bakun eta zatiezinak. Hosto bakoitza banan-banan sartzen da adarrean, txortenetik edo zurtoinetik. Zurtoin hori ez badute, messie deitzen zaie. Hosto sinple horien barruan bi multzo handi bereizten dira: aurkako hostoko zuhaitzak eta hosto txandakatukoak. Aurkako hostoetan beti daude bi hosto, bata bestearen parean, zurtoin-kimuaren adabegi beretik sortzen direnak. Halaxe gertatzen da astigar eta olibondoetan. Aurkako hosto mota horien artean, badira bertizilatuak, hau da, adebegi bakoitzean hiru hosto edo gehiago sortzen dituztenak, hala nola katalpan. Txandakako hostoetan, hosto bakarra dago zurtoin-kimuaren adabegi bakoitzean, eta hurrengoa beste adabegi batean dago, eta beste aldera jaiotzen da. Klima epeleko fronde-zuhaitz gehienak txandakako hostoak dira, hala nola zumarrak, haritzak eta pagoak.
Forma bakarra izan dezakete (arrautza-formakoa, bihotz-formakoa, gezi-formakoa, giltzurrun-formakoa, lantza-formakoa, etab.), edo izan daiteke muxarratua, gingilduna, gutxi edo asko markatutako sarguneak dituena. Hostoaren ertza ere (hosto-ertz) osagai bereizgarria da; bada, izan daiteke osoa (leuna), arraildua, horzduna (punta txikiekin), zerratua eta zerra bikoitza (zerra-hortzak balira bezala), altzoduna eta gingilduna; gainera, ertza arantzatsua izan daiteke (ertzetan arantzak dituela, esaterako, hertz-hozkatu puntadunetan).
Zuhaitzen tamaina izugarri desberdinak dira, sekuoiak jotzen dira espezie handientzat. Munduko zuhaitz garaienen altuerak eztabaida eta esagerazioa eragin du. Neurketa moderno egiaztatuak egiten dira: laser-aparatuekin, beste neurketa-metodo batzuekin, edo ikertzaileek edo U.S. Eastern Native Tree Society eta antzeko taldeetako kideek egindako zinta korrituko neurriekin, eta neurketa horiek frogatu dute antzinako neurketa-metodoak askotan ez direla fidagarriak, batzuetan, % 5etik % 15era bitarteko esagerazioak eragiten dituzte benetako altueratik gora. 130 metrotik gora edo 150 metro baino gehiago hazi ziren zuhaitzen asmo historikoak, orain, ez dira oso fidagarriak, eta giza erroreari egozten zaizkio. Enborra lurrean etzanda dagoela egindako zuhaitz erorien neurketa historikoak zertxobait fidagarriagotzat jotzen dira. Gaur egun onartzen da espezierik altuenak hauek direla:
Adinari dagokionez, zuhaitzak dira urte gehien bizi daitezkeen izaki bizidunak. Bizitza-luzera luzeena duten zuhaitzak sekuoiak dira, eta 2000-3000 urte bizi daitezke. Horien ondoren, goi-mendiko espezie pinazeo batzuk eta Kanarietako dragoa datoz. Icod de los Vinoseko dragoak, milurteko deitzen zaion arren, 500 urte eta 600 urte dituela kalkulatu dute. Zuhaitz zaharrenak dendrokronologiak edo eraztunen hazkundeak zehazten ditu, eta ikus daiteke zuhaitza mozten bada, edo azaletik enborraren erdirantz hartutako laginen bidez. Zehaztapen zehatza hazkunde-eraztunak sortzen dituzten zuhaitzetan baino ezin da egin, normalean, urtaro desberdinak dituzten klimetan. Klima tropikaletan, urtaroen artean alderik ez duena, zuhaitzek ez dute eraztun bereizgarririk[21]. Halaber, erdigunetik solidoak diren zuhaitzetan gerta daiteke. Zuhaitz zahar asko barrutik husten joaten dira egur hila erortzean. Espezie horietako zuhaitzentzat, adina gaur egungo hazkunde-erritmoak estrapolatuz kakulatu da, baina emaitzak gehienetan espekulazioaren ondorio izaten dira. Whitek (1998)[22], Erresuma Batuko zuhaitz handien eta zaharren adina kalkulatzeko, metodo bat proposatzen du zuhaitzaren adarraren diametroaren, hazkunde-izaeraren eta adinaren arteko korrelazioaren bidez[23].
Bi zuhaitz zaharrenak hauek dira:
(Bandalismoen beldur, Estatu Batuetako baso zerbitzuak uko egin dio bere koordenatu zehatzak ezagutarazteari, eta ez da haren irudirik ere zabaldu)[24].
Zuhaitz baten lodiera, normalean, altuera baino errazago neurtzen da, izan ere, enborraren ingurua zintaz neurtu, tenkatu eta zirkunferentzia aurkitzea besterik ez da. Munduko enborrik lodiena duen zuhaitza Afrikako baobab bat da: 15,9 m, Glencoe Baobab (lurretik gertu neurtuta) Hegoafrikan[26].​ Mexikoko Tuleko zuhaitz ospetsua, ahuehuete modukoa (Taxodium mucronatum): 11,62 m, Tuleko zuhaitza, Santa Maria del Tule, Oaxaca, Mexiko[27].
Landareen sailkapen zientifikoan, zuhaitzek ez dute klase berezi bat osatzen; gehienak angiospermoak dira, baina badira pteridofitoak eta gimnospermoak ere.
Sailkapen orokor baten arabera, zuhaitzak bi multzo nagusitan bana ditzakegu:
Europan, esate baterako, 454 zuhaitz espezie daude ondo katalogatuta, horietatik % 42 desagertzeko mehatxupean[28].
Mundu osoan daude zuhaitzak, eta tropikoko lur-zerrendak bereziki aberatsak dira zuhaitz-espezie askotan. Zuhaitz tropikalak Erdialdeko Amerikako, Hego Amerikako, Afrikako eta Asiako oihan tropikal eta ekuatorialetan daude. Baina eremu epeletan ere badaude zuhaitzak, eta oso latitude altuetara ere iristen dira. Azken kasu horretan, basoek espezie-aniztasun txikiagoa izaten dute, eta espezie bat edo gutxi izaten dituzte.
Zuhaitzak, kontinenteetako ekosisteman, nagusi dira, higadurari aurre hartzen baitiote, eta paisaiaren, nekazaritzaren, baso-ekosistemen, basoen eta oihanen oinarrizko elementuak dira, ginera, sabanetan edo ibai-ertzetan sakabanatuta daude. Zuhaitzek garrantzi ekologiko handia dute, lurra finkatzen baitute, euriek edo haizeek geruza mehe emankorra ekortzea eragotziz. Animalia espezie askori, aterpea eta janaria ematen die.
Hezetasun-mailak eta lurraren izaerak erabakitzen dute zer baso-mota izango den, eta ez bakarrik tenperaturak edo latitudeak. Zenbat eta hezetasun handiagoa izan, orduan eta trinkoagoa izango da basoa. Idortasunak erabakitzen du zuhaitzak ale isolatu gisa egotea edo ur-iturri baten inguruko basotxoetan, hala nola putzu edo ibai baten inguruan. Altueraren arabera, espezie batzuk edo beste batzuk emango dira. Normalean, behealdean, hostozabalen basoak egongo dira, hala nola haritzak, pagoak eta gaztainondoak, eta, gorago, koniferoak agertuko dira. Zenbat eta altuera handiagoa, orduan eta gehiago bakanduko da lurra, harik eta zuhaitzak desagertu eta belar iraunkorrak eta likenak bakarrik geratu arte. Zuhaitzek har dezaketen gehienezko lerro hori, Baso-muga deritzona da. Eguzkiaren eraginaren, haizeen edo euriteen arabera gerta daiteke mendi-hegal batean zuhaitzak altuera bateraino haztea, eta, bestean, esposizio handiagoarekin, zuhaitz-lerroa altuera txikiagoan egotea.
Biotopo asko, neurri handi batean, bertan bizi diren zuhaitzek definitzen dute, adibidez, hostogalkorren baso epela. Sabana espazio zabal batean sakabanatutako zuhaitzez osatutako paisaia da. Adin handiko baso bati ohian primarioa deritzo.
Sarritan, balio garrantzitsua izaten dute zuhaitzek mitologia eta erlijioetan. Honen adibide batzuk dira: Yggdrasil eskandinaviar mitologian; Gabonetako zuhaitza germaniar mitologiatik hartua; jakinduria-zuhaitza judaismo eta kristautasunean, eta argitasunaren zuhaitza budismoan.
Euskal Herriko kulturan, Gernikako Arbola, esate baterako, itzal handiko sinboloa da aspaldidanik.
Zuhaitz aldaketa edo zuhaitz landatzea arbola lekuz aldatzeko egiten den eragiketa da. Horretarako sasoirik onena, hostoak galtzen duten zuhaitzen kasuan, udazkenaren bigarren erdia eta neguaren lehen erdia da, azarotik otsailera, eta, hostoei eusten dieten zuhaitzen kasuan, aldiz, negua amaitu eta udaberrian sartzean[29].
Txertaketa edo mentaketa nekazaritzako teknika bat da, non landare baten zati bat beste landare batean ezartzean den zati biak elkarrekin hazteko eta eta hortik aterako den landarean sorburu diren bi landareen ezaugarriak nahasteko.
Ikus Gotzon Garate. Atsotitzak. [30]
Itsas pinua (Pinus pinaster)Intsinis pinua (Pinus radiata) • Pinazi-pinua (Pinus pinea) • Pinu gorria (Pinus sylvestris)Mendi-pinua (Pinus uncinata)Alepo pinua (Pinus halepensis)Izei gorria (Picea abies) • Izei zuria (Abies alba)Nordmann izeia edo Kaukasoko izeia (Abies nordmanniana) • Himalaiako zedroa (Cedrus deodara) • Atlasko zedroa (Cedrus atlantica) • Europar laritza edo Alertzea (Larix decidula)
Kupresazeoak :
Altzifre arrunta edo Nekosta arrunta (Cupressus sempervirens) • Monterreyko nekosta (Cupressus macrocarpa) • Lawson altzifrea edo Lawson nekosta (Chamaecyparis lawsoniana) • Ipar-ipurua edo Ipar-orrea (Juniperus communis)Hego-ipurua edo Hego-orrea (Juniperus oxycedrus)Intsentsu-sabina edo Intzentsu-miterra (Juniperus thurifera)Mendebaldeko tuia (Thuja occidentalis)
Fagazeoak :
Haritz kanduduna (Quercus robur)Haritz kandugabea (Quercus petraea)Zingira-haritza (Quercus palustris) • Artea (Quercus ilex)Artelatza (Quercus suber)Erkametza (Quercus faginea)Ametza (Quercus pyrenaica)Ametz ilaunduna edo Haritz ilaunduna (Quercus pubescens)Pago arrunta (Fagus sylvatica)Gaztainondoa (Castanea sativa)
Juglandazeoak :
Intxaurrondo arrunta (Juglans regia)
Oleazeoak :
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior)Lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia)Olibondoa (Olea europaea)Gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia) • Gartxu hostoestua (Phillyrea angustifolia) • Beltxale japoniarra edo Arbustu japoniarra (Ligustrum japonicum) • Arbustu japoniarra Aureum (Ligustrum ovalifolium)
Ulmazeoak :
Zumar hostozabala (Ulmus glabra)Zumar hostotxikia (Ulmus minor)
Taxazeoak :
Hagin arrunta (Taxus baccata)
Morazeoak :
Pikondoa (Ficus carica)
Betulazeoak :
Urki zuria edo Urki iletsua (Betula pubescens)Urki dilindaria edo Urki zilarkara (Betula pendula)Hurritza edo Hurrondoa (Corylus avellana)Haltz beltza (Alnus glutinosa)Xarma arrunta (Carpinus betulus)
Salikazeoak :
Makal beltza (Populus nigra)Italiako makala (Populus nigra italica) • Lertxuna (Populus tremula)Zurzuria edo Zumartxuria (Populus alba)Zume negartia (Salix babylonica) • Ahuntz-sahatsa edo Sahats hosto-beltza (Salix caprea) • Zume zuria (Salix alba) • Zume adar-bihurria edo Txinako sahats bihurritua (Salix matsudana) • Sahats iluna (Salix atrocinerea) • Zume hauskorra (Salix fragilis)
Ezkiak edo Tiliazeoak :
Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) • Ezki ilauntsua edo Ezki zilarkara (Tilia tomentosa) • Ezki hostotxikia (Tilia cordata)
Astigarrak, Eiharrak edo Azerazeoak :
Astigar zorrotza (Acer platanoides) • Astigar arrunta (Acer campestre)Italiar iharra edo Eihar opalus (Acer opalus)Frantses iharra edo Eihar frantsesa (Acer monspessulanum)Lizar-astigarra edo Negundo astigarra (Acer negundo) • Astigar gorria (Acer rubrum) • Astigar zuria (Acer pseudoplatanus)
Hipikastanazeoak :
Indigaztainondoa (Aesculus hippocastanum)
Laurazeoak :
Ereinotza edo Erramua (Laurus nobilis)Gurbitza (Arbutus unedo)
Minosazeak :
Mimosa (Acacia dealbata)
Leguminosoak :
Japoniako sasiakazia edo Japoniar sofora (Sofora japonica) • Judasen arbola edo Amodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum)
Errutazeoak :
Laranjondoa (Citrus sinensis)
Tamarikazeoak :
Frantses milazka edo Tamariz arrunta (Tamarix gallica) • Zingira-nekosta (Taxodium distichum)
Sekuoiak :
Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) • sekuoia luzea edo sekuoia gorria (Sequoia sempervirens)
platanazeoak :
Platano arrunta edo Alboa (Platanus acerifolia)
Ginkoazeoak :
Ginkgoa (Ginkgo biloba)
Litrazeoak eta mirtazeoak :
Indimitrea, Jupiterren zuhaitza edo Indietako lilia (Lagerstroemia indica) • Tutu-eskuila (Callistemon sp.)
Malbazeoak :
Siriako arrosa (Hibiscus syriacus) • Irasagarrondoa (Cydonia oblonga)
Teazeoak eta anakardiazeoak :
Japoniako kamelia (Camellia japonica) • Legeltxorra (Pistacia lentiscus)
Zerzidifilazeoak :
Katsura (Cercidiphyllum japonicum)
Bignoniazeoak :
Ameriketako katalpa arrunta (Catalpa bignonioides)
Magnoliazeoak :
Tulipa-arbola (Liriodendron tulipifera) • Magnolia lorandia (Magnolia grandiflora) • Soulange magnolia (Magnolia soulangeana) • Intxaurrondo beltza (Juglans nigra)
Hamamelidazeoak :
Likidanbarra edo Estorake arbola (Liquidambar styraciflua) • Pertsiako parrotia edo Burdin arbola (Parrotia persica)
Apozinazeoak :
Heriotzorria edo Adelfa (Nerium oleander)
Anakardiazeoak :
Ahuntzadarra (Pistacia terebinthus)
Mirtazeoak :
Eukalipto urdina (Eucalyptus globulus)
Buxazeoak :
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens)
Errosazeoak :
Madariondo arrunta edo Udareondo arrunta (Pyrus communis) • Txinako udareondoa (Pyrus calleryana) • Sagarmina, Sagarrondo makatza edo Txori-sagarra (Malus sylvestris)Sagarrondo loreduna (Malus perpetu evereste) • Arbendolondoa, Almendrondoa edo Amamdaondoa (Prunus dulcis)Basagereziondoa (Prunus avium)Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera) • Otsagereziondoa (Prunus padus)Portugalgo erramua (Prunus lusitanica)Prunus amanogawaJaponiako mizpirondoa (Eriobotrya japonica) • Elorri zuria (Crataegus monogyna)Elorri beltza (Prunus spinosa)
Palmazeoak :
Kanariar palmondoa (Phoenix canariensis) • Txinako palmondoa edo Kalamu-palmondoa (Trachycarpus fortunei)
Akifoliazeoak :
Gorostia (Ilex aquifolium)Urre-koloreko gorostia (Ilex aquifolium aureomarginata)
Erranunkulazeoak :
Aihena (Clematis fammula) • Aihenzuria edo Ezkabia-belarra (Clematis vitalba)
Papilionazeoak :
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)
Kornazeoak :
Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea)
Zelastrazeoak :
Basaerramu europarra (Euonymus europaeus)
Erramnazeoak :
Txorbeltza edo Karraskila (Rhamnus alaternus) • Hesilaharra (Rhamnus cathartica)Zumalakarra (Frangula alnus)
Kaprifoliazeoak :
Intsusa beltza (Sambucus nigra)
Kaesalpiniazeoak :
Algarroboa (Ceratonia siliqua)
Bitazeoak :
Mahatsondoa (Vitis vinifera)
Simaroubazeoak :
Ailantoa (Ailanthus altissima)
Elaeagnazeoak eta Cannabazeoak :
Olibo zumea (Elaeagnus angustifolia)Lupulua (Humulus lupulus)
Ulmazeoak :
Almeza edo Basaka (Celtis australis)
Errosazeoak :
Otsalizarra (Sorbus aucuparia) • Gurbea (Sorbus domestica) • Basagurbea edo mazpila (Sorbus torminalis)
Azikulak edo hosto orrazkarak. Orratz itxura dute, meheak eta finak. Koniferoetan, ohikoak dira. Adarretan, banan-banan kokatuta egon daitezke (hala nola izei zurian edo douglasia berdean), edo 2, 3, 5 edo gehiagoko sortak osatu brakiblastoetan (Europako laritzean edo Libanoko zedroan, esaterako). Azikulak, gainera, ilaran ager daitezke, hau da, gutxi-asko plano horizontalean zintzilik edo erradialean daude, zeren ardatzaren alde guztietatik zintzilik baitaude erregularki.
Ezkata formakoak. Ezkata forma dute eta konifero batzuenak dira (hala nola nekosta arruntean edo mendebaldeko tuian).
Sequoia sempervirens: 115,56 m, Redwood parke nazionala, Kalifornia, AEB[2]
Eucalyptus regnans: 99,6 m, Hobart hegoaldean, Tasmania, Australia[20]
Pinus longaeva, Kalifornian, Estatu Batuak, Mendi Zurietan. K.a. 3050ean jaio zela uste da: 5075 urte

Pinus longaeva (Matusalen ezizena eman zitzaiona), Kaliforniako Inyo konderrian jaio zen, K.a. 2832. urtearen inguruan jaioa, 4857 urte[25].

  • a b c «Zuhaitz». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-06-21.)
  • a b (Ingelesez) Gymnosperm Database: Sequoia sempervirens.
    Aipua: «Hyperion, Redwood National Park, CA, 115.55 m»
    . Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "sequoia" defined multiple times with different content

  • (Ingelesez) Crowther, T. W.. (2015-9-2). Mapping tree density at a global scale. advance online publication Nature, 201 or.  doi:10.1038/nature14967. ISSN 1476-4687. Bibcode2015Natur.525..201C..
  • «Arbola». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-6-21.)
  • «Zuhamu». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-6-21.)
  • «Zuhain». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-6-30.)
  • Egungo Testuen Corpusa (noiz kontsultatua: 2021-06-30)
  • a b Joseba Lakarra - Julen Manterola - Iñaki Segurola. (2019). Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200). Euskaltzaindia ISBN 978-84-946477-8-9..
  • Zuhaitz Euskaltzaindiaren pertsona-izenen zerrendan, onomastika batzordea (kontsulta: 2021-6-30)
  • (Gaztelaniaz)Enciclopedia de Ciencias Naturales, ed. Bruguera.
  • (Ingelesez) Rushforth, K.. (1999). Trees of Britain and Europe. Collins ISBN 0-00-220013-9..
  • Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia, 25-33 or. ISBN 9788445730515..
  • (Gaztelaniaz)Gran Guía de la Naturaleza. Árboles.
  • (Ingelesez) Mitchell, A. F.. (1974). A Field Guide to the Trees of Britain and Northern Europe. Collins ISBN 0-00-212035-6..
  • (Ingelesez) Lund H. Gyde. (1999). «A forest by any other name …» Environmental Science & Policy: 125–133.  doi:10.1016/s1462-9011(98)00046-x..
  • (Ingelesez) Jura-Morawiec, Joanna. (2015). «Formation of amphivasal vascular bundles in Dracaena draco stem in relation to rate of cambial activity» Trees 29: 1493–1499.  doi:10.1007/s00468-015-1230-3. ISSN 0931-1890..
  • «Enbor». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-07-02.)
  • Enbor tropikalen arima, Elhuyar aldizkaria, 2006/11/01
  • Eraztunen sekretuak, Argia aldizkaria, 2002ko otsailaren 24a
  • (Ingelesez) Tasmania's Ten Tallest Giants. Tasmanian Giant Trees Consultative Committee jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 18 de julio de 2008) (kontsulta data: 2009-01-07)
    Aipua: «Altura (m): 99.6; Diámetro (cm): 405; Especies: E. regnans; Tree identification: TT443; Name: Centurion; Location: south of Hobart; Año última medición: 2008»
    .

  • Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman árboles izeneko erreferentziarako
  • (Ingelesez) White, J.. (1990). Forestry Commission ed. Estimating the Age of Large and Veteran Trees in Britain. Edimburgo.
  • «What is a tree?» Smartphone tour (University of Miami: John C. Gifford Arboretum) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 20 de abril de 2014) (kontsulta data: 23 de septiembre de 2014).
  • (Gaztelaniaz) Òscar Cusó. (22 de agosto de 2017). Diario El País ed. Un árbol más viejo que las pirámides de Egipto. Españ.
  • Gymnosperm Database: How Old Is That Tree?. 2017-12-29 (kontsulta data: 2018-02-17).
  • List of Champion Trees published for comment, 2005, South African Department of Water Affairs and Forestry. (kontsulta data: 2010-01-18).
  • Conifers, ed. Gymnosperm Database. Taxodium mucronatum Tenore 1853. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-01-09).
  • Lartzanguren, Edu. «Arbolkalipsia orain» Berria (kontsulta data: 2019-10-18).
  • «Landaketa sasoia» Argia (kontsulta data: 2021-11-25).
  • a b «Gotzon Garate - Atsotitzak - Online Kontsulta zerbitzua» ametza.com (kontsulta data: 2019-10-18).
  • Wikipediako bilaketara joan