zurtoin

zurtoin

  • Ingeniaritza zibila
  • en piston rod
  • es vástago
  • fr tige

zurtoin

  • ca tija f
  • de Stab m; Zapfen m
  • en piston rod
  • es vástago m
  • fr tige f
  • gl barra f
  • it stelo m
  • pt haste f

Zurtoin

Botanikan, zurtoina eskuarki ubarroien ardatza da, hostoei, loreei eta fruituei eusten dien organoa da. Haren funtzio nagusia fotosintesia sustrai eta orrien artean garraiatzea da. Sustraietatik bereizten da, gorringoak eta hostoak dituzten korapiloengatik, eta geotropismo negatiboa dutelako, hau da, grabitate-indarraren aurka hazten direlako.[1]
Hostoei eusten dien oinplanoaren ardatza da: horrek egokiro antolatzen ditu, eguzki-erradiazio kopuru handiena hartzeko. Ugaltzeko unean, zurtoinak loreei eta fruituei ere eusten dir. Espezie askotan, zurtoina ura gordetzeko eta fotosintesia egiteko organoetako bat da, batez ere ugalketa-etapa baino lehen. Hala ere, haren funtzio nagusia ura sustraien eta hostoen artean garraiatzea da. Metro askoko altuera izan dezake: ezagutzen den zurtoinik luzeena 185 metrokoa da, Calamus Manan palmondoa.[4]
Zurtoina zoruaren gainean bertikalki hazten denean, landare tentea dela esaten da. Kasu horretan, adarrak ardatz nagusiaren inguruan oso azkar garatzen dira eta adar bakoitza horizontalki hazten da.Aldiz, zurtoin nagusia horizontalki hazten denean, plagiotropoa deitzen da.[5]
Zurtoinak beren sendotasunaren, iraupenaren eta bizi diren bitartekoaren arabera sailkatzen dira.
Sendotasunen arabera:
Iraupenaren arabera:
Bizi diren ingurunearen arabera:

  • «Órganos vegetales. Tallo. Atlas de Histología Vegetal y Animal» mmegias.webs.uvigo.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  • a b (Gaztelaniaz) «PARTES del TALLO y sus FUNCIONES - Resumen con esquema» ecologiaverde.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  • (Gaztelaniaz) Redacción. (2017-07-09). «Tallo | Qué es, definición, partes, formación, clasificación» Flores (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  • «Salisbury, F.B. and Ross, C.W. (1985) Plant physiology. Wadsworth Publishing Co., Belmont. - References - Scientific Research Publishing» www.scirp.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  • «Tallo» web.archive.org 2009-12-20 (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan