barauts

barauts

  • Tailerra
  • en drill
  • es broca
  • fr foret

No results found

The word you are looking for does not appear in the dictionary.

Barauts

Barautsa biratuz eta txirbila harrotuz zulatzeko erreminta da. Zulagailu ala birabarki baten laguntzaz hainbat materialetan zuloak egiteko tresnak dira: zulo hori beti zilindrikoa da, barautsaren diametrokoa.[1] Eskuarki, pieza zilindriko bat izaten da, mutur koniko bat duena, bi sorbatzez hornitua. Sorbatzek, biratzean, materialaren txirbila harrotzen dute eta, txirbilak kanpora bideratzeko, sorbatzetatik abiatzen diren bi arteka helikoidal eta diametralki aurkakoak daude barautsaren gorputz zilindrikoan.[2]
Zuloa egin aurretik, barautsa aukeratu behar da, honako faktoreak kontuan hartuta: materialaren gogortasuna eta ebaketa-abiadura. Barautsak kamustu egiten dira, baina batzuetan berriro zorroztu daitezke, makinen bidez edo eskuz, txikiak baldin badira.

  • barauts | Gaurko hitza. (kontsulta data: 2022-12-16).
  • «Barauts. ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2022-12-16).
  • Connection error wih Wikipedia:

    Go to Wikipedia search