TRENGINTZA ATARIA
Atari honek trenaren eta trengintzaren arloko baliabide bi biltzen ditu: Euskal Herriko erakunde batzuek elkarlanean osatutako Trengintza Hiztegia, eta Mario Leónek argitaratutako Diccionario del tren eta Diccionario políglota del tren hiztegien bilduma. Kontsultaren emaitzetan, bi baliabide horien edukiez gain, Wikipediaren edukia ere automatikoki bistaratzen da, eta bilatutako terminoa beste hiztegi batzuetan kontsultatzeko lotura zuzena ere eskaintzen da (ikus Laguntza).
TRENGINTZA HIZTEGIAREN PROIEKTUA
Aurkezpena
Trengintza Hiztegia trengintza-sektoreari dagokion hiztegi espezializatua da. Sektore horretan, etengabe sortzen dira termino berriak, eta, gure eguneroko lanean, argi ikusi dugu haiek jaso eta aztertzeko beharra. Horregatik, alor horretako CAF, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren eta Metro Bilbao erakundeek bat egin dugu, eta, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia-adituen aholkularitzapean, hiztegi hau sortu dugu. Gure lanean erabiltzen ditugun terminoak lau hizkuntzatan jaso, eta gizartearen esku jarri ditugu.
Hizkuntzak egoki kudeatzea eta erakundeak estrategia linguistikoa jardunean txertatua izatea giltzarriak dira lehiakortasunerako, bezeroengandik gertuago egoten laguntzen digutelako. Helburu horri begira, gure erakundeetan hizkuntzak egoki kudeatzeko, urrats garrantzitsua da gure sektorearen eta gure erakundeen terminologiaren kudeaketa gauzatzea.
Hiztegi honen bidez, trengintza-sektoreko terminologia eleaniztuna bildu dugu, trengintzan dabiltzan enpresek, profesionalek eta adituek dituzten terminologia-beharrei erantzun bat emateko asmotan.
Hala, trengintzaren sektoreko erabiltzaileen komunikazio-beharrei era erraz eta eraginkor batean erantzuteko sortu dugu Trengintza Hiztegia. Bertan, lehendabiziko aldiz, trengintzaren sektorean erabiltzen diren 5.200 kontzeptu jaso ditugu, lau hizkuntzatan (ingelesa, euskara, gaztelania eta frantsesa). Kontzeptu horiek trengintzaren alorretan sailkatuak daude. Era berean, 100 kontzeptuk irudia izango dute. Irudi hauek Euskal Trenbide Sarea, Euskotren eta Metro Bilbao erakundearenak dira.
Proiektua osatze aldera, Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegian jasota dagoen trenbidea, elektronika eta teknologia arloetako terminologia gehitu zaio Trengintza Hiztegiari.
Jarraipena
Hiztegi hau proiektu handiago baten hasiera baino ez delakoan gaude. Trengintza-sektorean bezeroarekiko harremana eta barne-komunikazioa hobetze aldera, ezinbestekoa ikusten dugu webgune honetan, terminologiaz gain, bestelako edukiak ere gehitzea —definizioak, irudiak, dokumentazioa...—, eguneroko lanean lagungarri izango baitzaizkigu.
Webgune berri hau trengintzako enpresen erakusleiho eta informazio-iturri bihur dadin, garrantzizkoa iruditzen zaigu proiektu honetan erakunde gehiagok ere parte hartzea gurekin batera.
Gure proiektuarekin bat egin nahi izanez gero, idatzi trengintzahiztegia@elhuyar.eus helbidera, eta aztertuko dugu elkarlanerako zer aukera ditugun.
Hiztegiaren helburua eta ezaugarri orokorrak
Trengintza Hiztegiari ekitean, helburu bat genuen: trengintzari buruzko oinarrizko terminologia fidagarri, landu eta eguneratua eskaintzea modu zehatz eta argian.
Hiztegi honek erakunde eta enpresetan erabiltzen dugun dokumentazioa du oinarri; horregatik, esan daiteke erabileran oinarritutako hiztegia dela. Eguneroko lanean erabiltzen diren terminoak biltzen ditu, eta trengintzaren inguruko zalantzak argitzen lagundu nahi du.
Trengintza Hiztegiak ezaugarri hauek ditu:
-
- Ingelesez, 5.239 termino
- Gaztelaniaz, 5.365 termino
- Euskaraz, 5.334 termino
- Frantsesez, 5.578 termino
- 100 irudi
- Kontzeptu eta termino horiek guztiak 15 arlotan sailkatuak daude:
-
- Antolakuntza - Datuen prozesamendua – Informazioa
- Erakundea
- Finantzak
- Garraio - Marketin - Produktuen garapena
- Giza baliabideak eta segurtasuna
- Ingeniaritza mekanikoa (material ibiltaria)
- Ingeniaritza zibila
- Komunikazioak
- Kontabilitatea
- Orokorrak
- Planifikazioa - Kontrola - Kontu-ikuskapena
- Produkzioa - Operazio-azpiegiturak - Operazio-planifikazioa
- Salerosketak- Transakzioak- Zerbitzuak
- Tailerra
- Teknologia orokorra
- Trengintza-sektorean mundu mailan harremanak egiteko erabiltzen diren hizkuntzak (ingelesa, gaztelania eta frantsesa) euskararekin harremanetan jarri nahi izan ditugu. Horregatik, lau hizkuntzotako terminoak eskatuz egin daiteke kontsulta hiztegian.
- Gaur egungo hiztegien joera kontuan hartuz eta Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko I+G sailean garatu ditugun hiztegigintza-arloko teknologiak aplikatuz, hiztegi erabilgarri eta erakargarri bat sortu nahi izan dugu.
Hiztegigintza-lana
- Kontzeptuak hautatzea: erakunde bakoitzaren dokumentuak, katalogoak, memoriak… erabili dira hiztegi hau osatzeko. Proiektuan parte hartu duten erakundeetako dokumentazioa batzea eta estatistikak ateratzea Elhuyarrek egin du.
- Kontzeptuak lantzea: Elhuyarreko terminologia-lantaldea arduratu da kontzeptu bakoitzaren terminologia eta arloa lantzeaz. Lan horretarako, hainbat kontsulta-iturri erabili dira.
- Irudiak: Irudien hautaketa, trengintzako adituen eta Elhuyarreko teknikarien artean egin da. Irudiak Eusko Trenbide Sarea, Euskotren eta Metro Bilbaoren artxibategietatik atera dira.
- Prozesu guztia erakundeetako adituek gainbegiratu dute..
Lantaldea
ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA:
- CAF, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren eta Metro Bilbao
ZUZENDARITZA TEKNIKOA (Elhuyar):
- Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego
ERREDAKZIOA (Elhuyar):
- Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego
- Klara Ceberio Berger
ESKER ONAK:
- Bizkaiko Garraio Partzuergoa
- Joxe Begiristain CAF
- Gorka Eraña Euskal Trenbide Sarea
- Joseba Barrena Uribe Euskotren
- Uxune Iriondo; Aitor Uribarri Metro Bilbao
LAN INFORMATIKOA:
- Mari Susperregi Indakoetxea Elhuyar
DISEINUA:
ITURRIAK:
- Terminologia Banku Publikoa: Euskalterm
- InterActive Terminology for Europe (IATE)
- Le grand dictionnaire terminologique (GDT)
- Lanbide Heziketarako euskarazko materiala (jakinbai.eu)
- TERMCAT
- Makina-erraminta Hiztegia (EJ)
- LEIOA BERRI AUTOn euskaraz
- DANOBAT Hiztegia
- Dictindustry
- TERMIUM Plus
- Diccionario del Tren (español, alemán, francés, inglés, italiano y portugués); Mario León
- UIC Railway Dictionary (english- français-deutsch); Paris 2011
- Diccionario de términos ferroviarios; Vía Libre
- Ferropedia
- Lexicool: Diccionarios transporte ferroviario
- Vocabulario ferroviario de Renfe
- Federación castellano manchega de amigos del ferrocarril
- Euroferroviarios
- Diccionario de Adif
MARIO LEÓNEN HIZTEGIAK
Mario Leónen hiztegiak trenaren inguruko termino-bilduma eleaniztun handiak dira. Bi obra horietan, 8585 kontzeptu jaso dira, eta 9 hizkuntzatako terminoak argitaratu dira, horietako bat euskara. Hauek dira bi hiztegiak:
- León, Mario (1997). Diccionario Políglota del Tren. Ed. Díaz de Santos.
- León, Mario (1999). Diccionario del tren: vocabulario de términos ferroviarios definidos en español con traducción al alemán, francés, inglés, italiano y portugués. Luna Publicaciones.
Atari honetarako, bi obren edukiak bilduma bakarrean bateratu ditugu. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Mariori bere bi hiztegiak kontsultagai jartzeko aukera emateagatik.