bidezidor
- Ingeniaritza zibila
- en path
- es senda
- fr sentier
bidezidor
No results found
The word you are looking for does not appear in the dictionary.
Bidezidor
Bidezidorra landa eta mendiko bide estua da, gehienez bi metro zabal izaten dira, bereziki oinezkoek ibiltzeko prestatua. Zaldiz edo astoz ere ibili daiteke bidezidorretan. Egun, bidezidorrak bidezidor kirola egiteko erabiltzen dira maiz. Horretarako, ibilbide luzeak eta ibilbide laburrak prestatu dira, txangoak eta bidaiak egiteko. Zabalak direnean pista esaten diegu.
Bidexken Europako Sareak Europako herrialdeetako bidexkenbidezidorren sareak gainditzen ditu. European Rambler's Association elkartearen eskumena dira.
Hiru bidexka mota daude:
Ibilbide Luzeko bidexkak (GR) Espainiako eyt Frantziako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioaren (FEDME) eskumenekoak dira.
Azken urteotan bidexken balizajeak handitu direnez, jarduera horietan bakarrik edo nagusiki aritzen diren enpresak sortu dira, balizen kalitatea hobetzeko.
Ibilbide laburrak, PR siglaz ere ezagunak, landan eta mendian txangoak egiteko 10km-50km bitarteko.
Ibilbide luzeak edo mendiko ibilbide luzeak (laburdura GR da, frantsesezko akronimoa Grande Randonnée, "Ibilbide Handia") iraupen luzeko ibilbide seinaleztatuak dira, gutxienez egun bat baino gehiagokoak. Tokian tokiko mendiko federazioak izaten dira ibilaldi handi horiek marrazten dituztenak. Bideen zainketaz eta seinaleztapenaz boluntarioak arduratzen dira.
Badira baita ere GRP esaten zaien ibilbide luzeak (Frantsesezko akronimoa hori ere: Grande Gandonnée de Pays, "Eskualdeko Ibilbide Handia"). Itzuliak izaten dira gehienetan eta eskualde jakin bat ezagutzeko parada ematen dute.
GR eta GRP siglak eta horien seinale-ikurrak erregistratutako markak dira.
Europa mailan, Europako Ibiltarien Federazioak (European Ramblers Association, ERA) estatuen mugen gaindiko hamaika ibilaldi trazatu ditu.
GR ibilbideek honako marka hauek izaten dituzte:
GRPak ere modu berean balizatzen dira. Frantzian marra zuriaren ordez marra horia erabiltzen dute.
GR 1: Bidezidor historikoa • GR 9: Probintzien Abelbide Erreala • GR 10: Pirinioetako ibilbidea (iparraldetik)
GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hegoaldetik) • GR 12: Euskal Herriko ibilbidea • GR 13: Erronkariarren abelbidea
GR 20: Aralarreko buelta • GR 21: Inazio bidea • GR 25: Arabako lautadaren buelta
GR 34: Donostia - Arantzazu • GR 35: Lizarrusti - Zumaia • GR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea
GR 65: Donejakue bidea: GR 65.3: Nafarroa, Donejakue bidea • GR 98: Urdaibaiko biosferaren erreserbaren buelta • GR 120: Inaziotar bidea / Hiru Tenpluen ibilbidea • GR 121: Gipuzkoako bira • Talaia ibilbidea: Gipuzkoako kostaldea (GR 121aren zatia) • GR 123: Bizkaiko bira
GR 220: Iruñeko Arroko bira • GR 228: Bilboko ibilbide luzea • GR 229: Mikeldi bidea • GR 280: Uribe Kostari bira
GR 283: Idiazabalgo gaztaren ibilbidea • GR 286 : Araindarri Hiru Tenpluen Ibilbidea • GR 321: Erronkariko Errege Bidea • E 9: Oinezko ibilbide europarra
Beste batzuk: Xabierraldia • Bidasoko bide berdea • Plazaolako bide berdea • Done Jakue Bidea • Kostaldeko bidea • Euskal Herriaren barnealdeko bidea • Baztango bidea • Errobiko bidea • Frantses bidea • Inaziotar bidea
Connection error wih Wikipedia:
Go to Wikipedia search