bihotzerre

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Bihotzerre

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Bihotzerrea abdomeneran eta bereziki urdailean sentitzen den berotasun-sentsazioa da, azido gastrikoak janariarekin batera edo gabe esofagora igotzean eragindakoa. Gehienetan hiatoko herniaren kasuan gertatzen da, baina ez da kasu bakarra. Azido horien errefluxuak narritadurak eragin ditzake hestegorrian, azidotasuna nahiz beste sintomak garatuz.
Bihotzerreak eragile ugari ditu, hala nola zenbait medikamentu (antikolinergikoak, bihotzeko gaixotasunetarako beta-blokeatzaileak, dopaminaren antzeko medikamentuak...), obesitatea, tabakismoa edota haurdunaldia.
Gehienetan, hiatoko herniak sorrarazten du bihotzerrea, hau da, urdailaren goiko aldea barrunbe torazikorantz desplazatua dagoenean. Honen ondorioz, esofagoan dagoen esfinterra ezin da modu egokian itxi, hestegorrian azidoen mugimendua baimenduz.
Honako sintoma hauek ere izan daitezke, nahiz eta ohikoak ez izan:
Antiazidoak gatzak izan ohi dira, eta hauen zeregina azidoen neutralizazioa da.
Erabilienak aluminio, magnesio eta kaltzio gatzak dira, bikarbonato gatzak, hain zuzen ere. Tradizionalki sodio bikarbonatoa ere erabili izan da. Hala ere, hauen erabilera periodikoa ez da gomendagarria; izan ere, magnesio gatzak beherakoa eragin dezake, eta aluminio gatzak, aldiz, idorreria. Hori dela eta, bi gatz hauek konbinatu egiten dira, bi albo-ondorio hauek indargabetzeko.
Hidrogenoa blokeatzen dutenez, azido klorhidrikoaren eraketa murrizten dute. Honi esker, urdaila ez da gehiegi betetzen, eta horrek azidoen mugimendua zailtzen du hestegorrian zehar.

Wikipediara joan