biltzaile

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

biltzaile

  • ca agrupador m
  • de Sammelspediteur m
  • en sender of groupage traffic
  • es agrupador m
  • fr groupeur m
  • gl agrupador m
  • it speditore m di gruppo
  • pt agrupador m

SARRERA DESBERDINA:

Bildu

Artikulu hau 2011ko maiatzeko hauteskundeetarako osaturiko koalizioari buruzkoa da; 2012tik aurrera horren jarraipena den koalizioa gaitzat duena beste hau da: «Euskal Herria Bildu»
Bildu koalizio ezkertiar eta abertzalea izan zen, Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Araba Baik, Herritarron Garaia plataformak eta independente talde batek — legez kanpoko ezker abertzaletik gertukoak, batez ere— osatua. 2011ko apirilaren 3an aurkeztu zen.[1] Koalizioa Ezker abertzaleak eta Eusko Alkartasunak 2010eko ekainean sinaturiko Lortu Arte akordioaren eta 2011ko urtarrilean Alternatiba alderdiarekin batera adostutako Euskal Herria ezkerretik akordioaren emaitza zen, helburutzat ezkerreko ideologiatik Euskal Herria estatu bilakatzea izanik.[2] Bildu koalizioaren lehen parte hartze politikoa Hego Euskal Herriko 2011ko maiatzeko haustekundeetan izan zen. Aurretik, espainiar erresuman koalizioko zerrendak legez kanpo uzteko ahaleginak egin zituen, poliziaren txostenetan oinarriturik koalizioa ETA erakundearen estrategiaren emaitza zela argudiaturik epaitegietan inpugnazioak jarriz. Azkenik, ordea, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bildu hauteskunde horietara aurkeztea legeztatu zuen, Bilduk bera legez kanpo uztearen aurka jarritako errekurtsoa onartu baitzuen.[3]
Bildu, koalizio gisan, Espainiako Hauteskunde Batzordean Bildu—Eusko Alkartasuna (EA) / Alternatiba Eraikitzen izenarekin erregistratuta zegoen, eta EA-Alternatiba siglak erabiltzen zituen.[4]

Wikipediako bilaketara joan