deformagarri

deformagarri

  • Tailerra
  • en deformable
  • es deformable
  • fr déformable

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Solido deformagarrien mekanika

Solido deformagarrien mekanika gorputz solido deformagarriek egoera desberdinen aurrean duten portaeraren azterketa da, besteak beste, kargen aplikazioen aurrean edota efektu termikoen aurrean. Portaera hauek guztiak solido zurrunenak baino korapilatsuagoak dira, eta solido deformagarrien mekanikan aztertzen dira, deformazio eta tentsio moduko kontzeptuak barneratuz.
Solido deformagarrien mekanikaren aplikazio bat litzateke geometria zehatz batetik abiatuz eta aplikatutako indar zehatz baten aurrean, zurruntasuna eta erresistentzia mantentzen diren ikustea. Problema hauek ebazteko, solidoaren tentsio- eta deformazio-mugak zehaztu behar dira. Hauek jakiteko beharrezko ekuazioak hauexek dira:
Solido deformagarrien arteko desberdintasuna beraien osagarritasun-ekuazioetan dago. Magnitude mekanikoek eta termodinamikoek duten erlazioaren arabera, betiere ekuazioaren bidez, ondorengo sailkapena egiten da solido deformagarrietan:
Elastiko lineal isotropoa: Metal ez-deformatu gehienen antzera, hotzean gertatzen da, deformazio txikien menpe.
Elastiko lineal ez-isotropoa: egurra da adibide garbiena material ortotropiko ez-isotropo kasu berezia baita.
Elastiko ez-lineala: Elastiko ez-linealen adibideak goma eta kautxua dira. Talde honen barruan hormigoia ere sar daiteke: konpresio esfortzu txikietan portaera ez-lineala du eta gutxi gorabehera elastikoa da.
Plastiko purua: materiala libreki isurtzen hasten denean tentsio-balore batetik aurrera.
Gogorduradun plastikoa: materialak beharrezkoa duenean deformazioa pilatzeko tentsioaren balorea handitzen joatea.
Biguntasundun plastikoa
Biskoelastikoa: deformazio elastikoak itzulgarriak dira. Normalean, deformazio-abiadura txikiko portaera elastikoko eredu bat izaten da.
Biskoplastikoa: Honek kontuan hartzen ditu bai likastasunaren ondorioz dagoen desfasea tentsioaren eta deformazioaren artean, bai deformazio plastiko itzulezinen agerpena.
Hasiera batean, material batean aurkeztutako egoera hauetatik edozein gerta daiteke, betiere aplikatutako tentsioen eta agertutako deformazioen menpe. Portaera hauek, duten ekuazio osagarriaren araberakoak izango dira, ekuazio honek erlazionatzen baititu parametro mekaniko garrantzitsuenak: aipatutako tentsioa eta deformazioa, deformazio-abiadura eta deformazio plastikoa, konstante elastikoak, likastasuna eta parametro termodinamikoak entropia edo tenperatura kasu.

Wikipediako bilaketara joan