- Teknologia orokorra
- en energy efficiency
- es eficiencia energética
- fr efficacité énergétique
efizientzia energetiko
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Energia-efizientzia
Energia-efizientziaren helburua energia kontsumoa murriztea da. Erabilitako energia eta lortutako produktu eta zerbitzuen arteko erlazioa da. Kudeaketan, teknologian eta kontsumo ohituretan hartutako neurri eta inbertsioekin hobetu daiteke.
Praktika hau energia era eraginkorrean erabiltzean datza, hau lortzeko energiaren erabilera eta prozesu produktiboen optimizazioa lortu behar da, berdina edo gutxiago erabiliz ongarri eta zerbitzu gehiago lortuz; hau da, gehiago ekoiztea energia gutxiagorekin. Hori lortzeko bi bide nagusi daude: batetik energia-kontsumitzaile zuzenak diren pertsona eta erakundeek energia-kontsumoa murriztu ahal dute; bestetik, industri eta merkataritza-erabiltzaileek efizientzia handitu ahal dute, hau da energia berberarekin etekin handiagoa lortu.
Gai hau guztiz erlazionatuta dago ingurumen efektuarekin, energiaren ekoizpenean eta energiaren kontsumoan sortzen den kutsadurarekin. Horregatik gaur egungo kezkak dira energia nola aurreztu eta ingurumenean eragiten duen kaltea nola murriztu, ekoizpena energia berriztagarrien bidez bilatuz eta kontsumoan eta produkzioan efizientzia handiagoa bilatuz. Horri energia aurreztea esaten zaio.
Etxebizitza baten kontsumo energetikoa eraikuntza bioklimatiko baten bidez edo berokuntza, etxetresna elektriko eta argiztapen efizienteagoaren bidez murriztu daiteke, baita bertako bizilagunen kontsumo-ohituren aldaketarekin ere.
Berokuntza energia aurrezteko tresna ere izan daiteke, nagusiki kontsumo-ohitura arrazionala egiten bada, kontuan hartuta etxebizitza baten kontsumoan kontsumo totalaren % 46 izan daitekeela (% 60ra irits daiteke ur beroa kontuan hartzen bada). Energia aurrezteko galdara efiziente bat aukeratu behar da eta gelen isolamendu termiko egokia burutu.
Ur beroari dagokionez, eguzki-energia termikoa erabil daiteke laguntza gisa, energia biltegiratzen duten sistemak erabiliz, ur beroa ahal den gehienetan erabilgarri egoteko.
Jakin beharra dago etxebizitza baten tenperatura 19 eta 21 °C artean egon behar dela egunez eta 15 eta 17ºC artean gauez. Gradu bakoitzak kontsumoa % 7 handitzen du. Horregatik, aholkatzen da:
Etxebizitzako ekintza espezifiko batzuk erabili ohi da ur beroa, esate baterako dutxan, komunean, ontziteria garbitzerakoan eta abar. Hauetan guztietan, honakoa gomendatzen da:
Etxetresnek etxebizitzetako energia aurreztearen zati handi bat dira. Gehienek Europan etiketatze berezi bat eramaten dute, etiketa energetikoa deritzona, non tresna bakoitzaren kontsumoarekiko efizientzia eta ingurumenarekiko errespetua agertzen diren. Hala ere, guztiek ez dute eramaten, asko eta denbora luzez kontsumitzen dutenek soilik daramate: hozkailu eta izozgailuak, garbigailuak, lehorgailuak, ontzi-garbigailuak, argiteriak, labe elektrikoak eta aire girotuak.
A motako etxetresna bat klase ertaineko batek kontsumitutako energiaren % 55 gutxiago kontsumitzera irits daiteke; beraz, kontuan hartzeko aukeraketa da dirua aurrezterako garaian.
Ohiturei dagokionez, arau orokor gisa, erabilera arrazional eta mantentze ona azpimarratzen dute.
Argiztatze elektrikoa etxebizitzetan etxeko kontsumoaren % 18 eta % 20a da. Batzuetan jarrera prebentibo batekin nahiko da, hala nola kontsumo baxuko lanparak erabiltzea, hainbat energia iturri jartzea, leihoen azalea handitzea.
Eraikinen diseinuan eta horien elementuen instalazioan energiaren efizientzia hartu behar da kontuan, adibidez leiho zabalak jarriz hegoaldera begira neguan eguzki beroa esparruak berotzeko eta eguzki argia aprobetxatzeko, azaleren isolamendua beroa ez galtzeko, eguzki panelen ezarpena energia elektrikoaren independentzia lortzeko.
Europa Batasunean araudi bat aplikagarria da, Eraikinetako energia efizientziaren direktiba, etxetresnen etiketa energetikoaren antzekoa.
Industria energia efizientzian gehien eragiten duen sektoreetako bat da, haren lehiakortasuna lorpen handiagoa lortzen baitu.
Alde batetik, garraio sektorea oso garrantzitsua da ibilgailuen efizientziaren bidez energia aurreztea posible delako, bide motzen bidez, gidatze efizientziaren bidez, erregaiaren kudeaketa ona eginez, etb.
Beste aldetik, lantegietan erabiltzen den makinaria eta erregaia kontuan hartu behar da. Makinen efizientzia ahalik eta hoberena izanez eta erregaiaren kudeaketa eraginkorra eginez, gero eta erregai/energia gutxiago erabiliz gehiago sortuz.
Potentziak sistema elektrikoan energia ekoiztea, garraiatzea eta banatzea du helburu. Praktika hauten energia elektrikoaren errentagarritasun hoberena bilatzen da, ahalik eta galera gutxien.
Sistema elektrikoari eskatutako energia eta potentziaren murrizketari efizientzia energetiko elektrikoa deritzo. Beti ere normalean gauzatzen diren jardueretan eragin gabe, industrian, eraikinetan edo transformazio prozesuetan.
Gainera, elektrikoki eraginkorra den instalazioa haren optimizazio tekniko eta ekonomikoa ahalbidetzen du. Hau da, ustiapenaren balio ekonomiko eta teknikoen murriztapena.
Hori lortzeko hiru puntu nagusi jarraitzen dira:
Ikuspuntu tekniko batetik, instalazio elektriko eraginkorra lortzeko lau puntu planteatzen dira:
Energia berriztagarrien eragina oso garrantzitsua da energiaren efizientzian. Energia lortzeko prozesu hauetan energiaren efizientzia nabarmena da beste metodoekin (energia ez berriztagarri) konparatuta.
Informazio-eskubidea eta segurtasun-eskubidea direla eta nahitzekoa da etiketak jartzea. Horien bidez fabrikatzaileek gailuen informazioa ematen dute, beste batzuekin konparatzeko.
Etiketa energetikoak energiaren eta oinarrizko beste baliabide batzuen kontsumoari buruzko informazioa ematen dute. Gainera datu osagarriak ere adierazten dute. Honen bidez, informazioa eskaintzen duten bakoitzaren beharretara ongien egokitzen dena hautatu ahal izateko.
Energia-etiketa etxetresna hauek izan behar dute:
Etiketa hauek hiru ataletan banatzen dute informazioa:
Apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak eraikin berriek energia efizientziaren ziurtagiria eduki behar dutela agintzen du. Honen helburua eraikin bioklimatikoak lortzea da, honen bidez eraikinetan inguruneko energia aprobetxatzera eramaten du eta eraikitzen, saltzen edo alokatzen diren erakinen energia efizientzia bermatzera.
Etiketa energetikoa erabiltzen da energia efizientzia hori kalifikatzeko, eta alokatzeko eskaintza, sustapen eta iragarki guztietan agertu behar da. Bertan adierazten da eraikina edo haren atalak zenbateraino diren eraginkorrak, hainbat parametrotan oinarrituta, hala Nola, energia kontsumoa, kutsadura, etb. Baita ere, eraikina diseinatzerakoan azterketa sakona egin behar da energia efizientziaren inguruan, eta hau eraki baino lehen proiektuaren bidez haren energia efizientzia egiaztatu.
Halaber, 500 m2 erabilgarri baino gehiago duten establezimenduak etiketa hau ikusgarria den leku batean jarri behar dute.
Gurpilak etiketatzeari buruzkoa, efizientzia karburante kontsumoaren eta beste oinarrizko parametroen inguruan.
Agertzen diren hiru piktogramek honako ezaugarriak adierazten dituzte.
2012/27/UE-ko Europar Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren direktiba, energia efizientziari dagokiona, Batasunean guztiek energia efizientzia sustatzeko marko bat eratzen dute eta bertan energia efizientzia lortu ahal izateko ekintzak ezartzen ditu.
Espainiako legedia, 2011ko urriaren 14ko 1390/2011 Errege Dekretuaren bidez energiarekin erlazionatutako produktuek etiketen araudia.
1222/2009 (EE) Erreglamendua, azaroaren 25ekoa.