- Erakundea
- en residency
- es residencia
- fr résidence
egoitza
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ Comptos Ganbera ageri da erakundearen webgunea ofizialean, baina noizbehinka Nafarroako Kontu Ganbera ere ageri da webgune berean
- ↑ www.turismonavarra.es: Comptos Ganbera
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Nafarroako Kontuen Ganbera (egoitza)
Nafarroako Kontuen Ganbera[1] izen bereko erakundearen egoitza da.
Iruñeko Alde Zaharran dago, Florencio Ansoleaga kalearen 10. zenbakian.
Hiriko arkitektura gotiko zibilaren eraikuntza bakarra eta 1868an Kultura Ondasun deklaratua izan zen[2].
XIII. mendeko etxea 1524an Karlos V.a Nafarroakoak erosi zuen Nafarroako Comptos Ganberak egoitza finkoa omen ez zuelako. Bertan eta 1836an erakundea deuseztatu arte moneta ere egiten zuten.
Ganbera desagertu ondoren, bere artxiboa Nafarroako Agiritegi Orokorrera eraman zuten eta bertan hasieran Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea, 1919tik aurrera Nafarroako museoa, 1941 eta 1994 artean Vianako Printze Erakundea izan ziren.
1995ean Vianako Printze Erakundeak egoitza berria lortu eta Kontuen Ganberak 1524 eta 1836 artean izandako egoitza berreskuratu zuen.
Kanpoko itxurara eta egikera direla eta, Kontuen Ganbera gisa egokitu baino lehenagoko eraikuntza da. Adituen esanetan XIII. mendekoa edo izan daiteke.
Harriz egina, bi platabanda sendoz osatutako arku zorrotza du. Honek hastapeneko edo trantsizio gotikoaren bereizgarrietako bat da.
Lorategi giza erabilitako patioan beste gauza batzuk daude:





