elongazio

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

elongazio

  • ca elongació f
  • de Strecken n; Längen n; Aussschlag m
  • en elongation
  • es elongación f
  • fr élongation f
  • gl elongación f
  • it allungamento m
  • pt alongamento m

SARRERA DESBERDINA:

Elon Musk

Elon Reeve Musk (Pretoria, Hegoafrika, 1971ko ekainaren 28a) Hegoafrikan jaio eta kanadar eta estatubatuar hiritartasunak dituen asmatzaile, ingeniari eta enpresaburua da, azken urte hauetan enpresa ugari sortu dituena: PayPal, Tesla Motors, SpaceX, Hyperloop, SolarCity eta Open AI. 2020ko hamarkadan, munduko pertsona aberatsena omen da.[1]
Aita ingeniaria zuen, eta ama elikaria eta modeloa izan zen. Hamar urte zituenean, ordenagailu bat eskuratu zuen eta 12 urterekin bere lehen joko Blastar 500 dolarrean saldu zuen. Aldi berean, 17 urte zituenean eta Bigarren Hezkuntza Pretorian amaitu zuenean, derrigorrezko armadara joan zen eta horren ondoren, gurasoen laguntzarik gabe, etxetik joan zen Estatu Batuetara. Han, administraritza eta fisika ikasi zuen Pensilvaniako Unibertsitatean beka bat eskuratu ostean.
Elon Musken hasierako fortuna eta fama gaztea zenean iritsi zitzaion bi enpresa sortuz: Zip2 eta PayPal. Zip2 1999an saldu zion Compaq Computer enpresari 300 milioi dolarren truke. PayPal 2002an saldu zion eBayri 1500 milioi dolarreko prezioan.
2002an, Muskek Space Exploration Technologies (Space X) sortu zuen. Gaur egun, haren enpresaburu exekutiboa eta teknologia enpresaburua da. Space X-ek transbordadore eta suzirientzako jaurtigailuak diseinatzen ditu. Enpresa pribatu gisa lan egiten du. Diseinaturiko bi suziriak Falco 1 eta Falcon 9 dira. 2008ko abenduaren 23an NASArekin kontratu bat izenpetu zuen 1600 milioi dolarrean hamabi hegalaldiren bidez transbordadore espaziala ordezkatuz.
2004ko apirilean Muskek 6,3 milioi euro inbertitu zituen Tesla Motors enpresan. Ez zen izan partaide bakarra, baina diruaren % 98 inbertitu zuen. Gaur egun arte 140 milioi dolar sartu ditu enpresan eta automobil elektriko nabarienak Tesla Roadster, Tesla Model S, Tesla Model X eta Tesla Model 3 dira.
2012an, 2100 Tesla Roadster saldu zituzten mundu osoan zehar. Automobil bakoitzak 100.000 estatubatuar dolarreko prezioa zuen eta 31 herrialdetan saldu izan dira. Tesla Motorsek munduko errekorra jaso du 37 milioi kilometro elektrikoki egiteagatik bere automobilekin.
Muskek lehengusuaren laguntzarekin 2006an sortutako enpresa da: produktu eta zerbitzu fotovoltaikokoak ekoizten ditu. 2011n, Solar City Estatu Batuetako enpresa fotovoltaikorik garrantzitsuena eta ekoizle nagusia izan zen. Solar Cityren helburu nagusia munduan energia berriztagarriak hedatzea da Tesla Motors enpresa gisa. Arlo horretan, enpresa oso parekoak dira.
Muskek azaltzen duenez, Open IA adimen artifizial lagungarria garatzeko enpresa da. Helburua ez du mozkin handiak lortzea, adimen artifizialaren teknologia garatzea eta erabilpen onenak aurkitzea baizik.

  • Sagarzazu, Jokin. «Elon Musk» Berria (kontsulta data: 2022-08-10).
  • Wikipediako bilaketara joan