enpresa-batzorde

enpresa-batzorde

  • Erakundea
  • sin.enpresako batzorde
  • en works committee; works council
  • es comité de empresa
  • fr comité d'entreprise; conseil d'entreprise

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Enpresa batzorde

Enpresa batzordea edo batzorde soziala eta ekonomia enpresa bateko langileen osotasunari ordezkatzen duen organo bateratuari deritzo. Lan-arloko araudiaren arabera eta herrialdeen arabera, izen asko izan ditzake, besteak beste Euskal Herrian enpresa batzordea (Espainian) edo batzorde soziala eta ekonomikoa (Frantzian), hain zuzen ere.
Euskal Herritik kanpo, antzeko izendapenen adibideak aurki ditzakegu, hala nola, enpresa komisioa edo barne-batzordea (Alemanian eta Austrian), enpresa-kontseilua (Belgika) edo RSU delakoa (Italian).
Enpresa batzordeetan, langile guztiek batzordekideek hautatzen dituzte sufragio unibertsalaren bidez, enpresa-hauteskunde batean. Normalean, sindikatuek zerrendak aurkezten dituzte, baina sarritan interesa duen edozein langile aurkez daiteke hautagai enpresa batzordean kide izateko. Bozka gehien dituztenek batzordean parte hartzen dute, eta hortik abiatuta, enpresa guztiaren langile osotasunari ordezkatzen dute.
Espainiako legerian, Langileen Estatutuaren 62. eta 63. artikuluetan dago araututa, lan-harremanen ondorioetarako langileak ordezkatzen dituzte.
Enpresa-batzordea (comité de empresa) sufragio aske eta isilpekoaren bidez aukeratzen da enpresa edo lantoki bateko langile guztien artean, langile finkoak zein bitartekoak izan, enpresak kontratatutako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere parte hartzen dute bozketan, eta baldintza bakarra enpresan gutxienez hilabeteko antzinatasuna edukitzea da soilik, Langileen Estatutuaren 69.2 artikuluaren arabera.
Aldiz, hauteskunde sindikaletan parte hartzeko, beharrezkoa da legez eratutako edo independente gisa abalatutako sindikatu baten ordezkari izatea, enpresako edo lantokiko langile guztien artean sinadura-ehuneko jakin batek ordezkatuta.
Langileen ordezkaritza proportzionalak osatzen du, enpresako edo lantokiko langileen guztizko kopuruaren arabera. Oro har, hautagai izateko, beharrezkoa da enpresan gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna izatea. Mugikortasun handiko sektore jakin batzuetan (aipatzeko modukoa, eraikuntza sektorea edo telemarketin sektorea), antzinatasun hori murriztu daiteke lan hitzarmen kolektibo bidez. Enpresan gutxienez hilabeteko antzinatasuna duten hamasei urtetik gorako enpresako edo lantokiko langile guztiak dira hautesle (69.2. artikulua).
Gainera, 15 eta 40 libre egoteko ordu bermatuta dituzte beraien zereginak egiteko (enpresa handia edo txikia bada aldatzen doa) eta ezin dira langile hauek kanporatu, ezta zigorrik jasoko ere, ez agintaldian zehar, ez hurrengo urtean.
Lan Kodeak lan harremanak arautzen ditu Frantzian. Lan Kodearen arabera, batzorde soziala eta ekonomikoa (BSE) da langileak ordezkatzen duen organoa da (CSE-comité social et économique). Lan Kodearen L2311-1-tik[1] L2317-2-ra[2] dago araututa.

  • ↑ (Frantsesez) L2321-1. Legifrance.
  • ↑ (Frantsesez) L2324-2. Legifrance.
  • Wikipediako bilaketara joan