- Tailerra
- en ring
- es anilla; anillo
- fr anneau; bague
eraztun
- ca anella f
- de Radreifen m
- en ring
- es aro m
- fr bandage m
- gl aro m
- it cerchione m
- pt anel m
eraztun
Eraztun
Eraztuna uztai bat da, gehiago edo gutxiago apaindua, eskuko hatzen apaingarri gisa erabiltzen dena. Eraztun osoa hiru zatiz osatuta dago
Harribitxia, taila edo erliebeekin apaindua egoten da, eta, halakorik ez dagoenean, txatoiak, orokorrean, hizki edo irudi grabatuak daramatza. Txatoia edo harribitxia nabaritzen duten irudien formagatik, eraztunaren jatorria jakin daiteke.
Eraztuna, eskuko apaingarri gisa, Antzinako Egiptoko inperiotik erabiltzen da, bertako hilobietan eginiko aurkikuntzek erakusten dutenez. Itxuraz, kaldearrek eta asiriarrek ez zuten ezagutzen, baina bai persiar, feniziar, greziar, etruriar eta erromatar eta gainontzeko mendebaldeko herriek, eta aurkitu da, halaber, baina oso modu sinplean, metalen lehen aroko hilobietan. Eraztunak egiteko erabili ohi den materiala urrea, zilarra, brontzea eta burdina izan dira, baina baita bolia, anbarra eta beira ere. Batzuetan, hain preziatuak ez diren materialekin eginikoak urrezko lamina batekin estalita daude.
Baina ez da ahaztu behar Erdi Aroan eraztunak eta urregintzako beste objektu batzuk, greziar eta erromatar zibilizazioko harribitxiekin apaintzea oso ohikoa izan zela, eta objektu horietan, eraztunaren forma eta eraman apaindura haren jatorria jakiteko datu garrantzitsuak direla. Lehen mendeetako kristauek egin zituzten eraztunetan, eta katakonbatan haietako ale asko aurkitu dira, bere jatorria, bere ikur kristau eta dituzten inskripzioengatik ezagutzen da. Aurrerago, Elizak hartu zituen prelatuen erabilerarako.
Eraztunak ez ziren beti eskuaren apaingarritzat erabili, baizik eta, sarri, soilik zigilua jartzeko, eta beste batzuetan, lepoetan zintzilikatzeko edo txanpontzat erabiltzeko probestu ziren, baita, objektu sinboliko gisa, dotoretasuna edo sineskerien adierazgarri bezala ere. Gainera, herri guztietan ez da uniforme eta librea izan pertsonak eraztunekin apaintzearen ohitura, zeren eta, tribu indigenek oinetako hatzetan ere eraman dituzten bitartean, herri zibilizatuek, soilik eskuineko eskuan edo bi eskuetan jartzen zituzten, hatz guztietan zein erdikoan edo soilik eraztun hatzean. Erromatarren artean, klase nobleko pertsonek bakarrik erabiltzen zuten, Septimio Severok II. mendearen amaieran, armadari eta, ondoren, Alexandro Severok, erromatar hiritar guztiei eman zien arte.





