eskaera

eskaera

  • Salerosketak- Transakzioak- Zerbitzuak
  • en order
  • es pedido
  • fr pétition; demande; commande

No results found

The word you are looking for does not appear in the dictionary.

SARRERA DESBERDINA:

Eskala kronoestratigrafiko


Eskala kronoestratigrafikoa lurrazaleko arroka guztien denbora-ordenamendua adierazten duen eskala globala da.[1] Lurra sortu zenetik (orain dela 4.550 milioi urte) gaur egun arte, arrokak etengabe eratuz joan dira lurrazalean, eta arrokak dira, hain justu, igarotako denbora geologikoaren erregistro ia bakarra. Denbora geologikoa eta arroka-erregistroa kontzeptu desberdinak badira ere, erlazio zuzena dute[2].
Kronoestratigrafiaren helburua da, hain zuzen ere, lurrazaleko arroka guztien eraketaren denbora-ordenamendua ezartzea. Ordenamendu hori era grafikoan adierazten da eskala (edo taula) kronoestratigrafiko estandar globalaren bitartez, non arroka zaharrenak behean eta gazteenak goian agertzen diren. Eskala kronoestratigrafikoak arroken adin erlatiboa adierazten du, hots, zein den zaharragoa eta zein berriagoa, baina ez du zehazten arroken urte-kopurua (adin absolutua). Tradizionalki, arroken denbora-ordenamenduaren ezarpena estratigrafiaren oinarrizko bi printzipioren bitartez egin ohi da: geruzen gainjartzearen eta segida faunistikoaren printzipioak. Eskala eraikitzea estratigrafiaren eta geologiaren lorpen handienetakoa izan da, hain zuzen ere, arroka guztien erreferentea delako eta edozein tokitako arrokak kokatzeko aukera ematen duelako[2].
Eskala kronoestratigrafikoa zenbait mailatako unitate kronoestratigrafikoetan dago zatituta. Unitate kronoestratigrafikoa denbora-tarte zehatz batean eratutako arrokez osatutako gorputza da. Horrekin erlazionaturik unitate geokronologikoa dago, unitate kronoestratigrafiko bat eratu deneko denbora-tarte gisa definitu ohi dena. Beraz, unitate kronoestratigrafikoak arrokazkoak (estratigrafikoak) dira, eta horiei dagozkien unitate geokronologikoak, aldiz, denborazkoak (ez estratigrafikoak)[2].
Unitate kronoestratigrafikoen mugak arroketan erregistraturik dauden eta denboraren menpekoak diren gertakari global garrantzitsuetan kokatzen dira. Tradizionalki, unitateen arteko mugen ezarpena biziak (edo fosilen erregistroak) jazo dituen aldaketa bortitzetan (suntsipenak, bat-bateko dibertsifikazioa eta abar) oinarritu ohi da, nahiz eta arroken beste ezaugarrien (geokimikoak eta magnetikoak) bat-bateko aldaketak ere gero eta gehiago erabiltzen diren irizpide gisa. Garrantzi handieneko gertakariak unitate kronoestratigrafiko handienak (eontemak) mugatzeko erabili ohi dira, eta garrantzi txikiagoko gertakariak, maila baxuagoko unitateak mugatzeko. Kanbriarraurreko arroka-erregistroaren kasuan, ordea, ia fosil gabea izanik (Ediacararreko fauna izan ezik), unitate kronoestratigrafikoak mugatzeko erabilitako irizpideak nahierara definitutako zenbakizko adinak (urte-kopurua) dira. Unitate kronoestratigrafikoen arteko ukipenak munduan zeharreko adin bereko gainazalak (isokronak) dira idealki[2].
Eontema kategoria handieneko unitate kronoestratigrafikoa da. Hiru eontema bereizten dira: Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa. Proterozoiko eta Fanerozoikoaren arteko muga bat dator biziaren bat-bateko dibertsifikazio handiarekin eta izaki bizidun oskoldunen lehen agerpenarekin. Eontemak zenbait eratemaz osaturik daude. Fanerozoikoko hiru eratemen arteko mugak izaki bizidunen suntsipen masiboak erregistratzen dituzten gainazaletan kokatzen dira. Beren izenak garaiko biziaren itxura adierazten dute: Paleozoiko edo “bizi zaharra”, Mesozoiko edo “tarteko bizia” eta Zenozoiko edo ”bizi berria”. Sistema kategoria baxuagoko hurrengo unitatea da. Sistemen arteko ukipenak eskala txikiagoko gertakari biologikoak (adibidez, izaki bizidunen suntsipenak edo lehen agerpenak) edota beste izaera batekoak (adibidez, geokimikoak) erregistraturik dauden gainazaletan kokatzen dira. Zenbait kasutan, sistemak azpisistematan zatitu eta supersistematan taldekatzen dira. Sistemak zenbait seriez, gehienetan hiru seriez, daude osaturik. Serie askok sistemaren izena hartzen dute, kokapenagatik dagokien izena aitzinean gehiturik; adibidez, Behe Jurasiko Seriea, Erdi Jurasiko Seriea eta Goi Jurasiko Seriea. Estaia unitate hierarkikoetatik txikiena da, eta hainbat kasutan azpiestaiatan zatiturik dago. Kronozonak —ez-hierarkikoa den unitate kronoestratigrafikoa— tamaina txikiena izan ohi du, eta unitate estratigrafiko bat (lito-, bio- edo magnetoestratigrafiko) sortu deneko denbora-tartean eratutako arroka-gorputz gisa definitzen da. Beraz, kronozona baten mugak unitate estratigrafiko definitzailearen mugen adin berekoak dira. Adibidez, Exus albus kronozona Exus albus biozona eratu zeneko denbora-tartean eraturiko arroka oroz dago osatuta, biozonaren ezaugarri definitzaileak izan hala ez[2].
Unitate estratigrafiko bat (lito-, bio-, krono- edo magnetoestratigrafiko) formalki definitzeko, urrats batzuk bete behar dira, horien artean, estratotipoa izendatzea eta ezaugarritzea. Estratotipoa unitate edo muga estratigrafiko baten ezaugarriak ongien erakusten duen ebakia da, hau da, erreferentziazkoa edo ereduzkoa dena. Horretaz gain, estratotipoak ere baldintza egokiak izan behar ditu aztertzeko, besteak beste, azaleramendua jarraitua eta hiato gabea izatea, bertaratzeko erraza eta azaleramendu babestua izatea[2].
Kronoestratigrafiaren kasuan, estratotipoak (edo kronoestratotipoak) ez dira unitateenak izaten, unitateen mugenak (muga-estratotipoak) baizik. Horren arrazoia zera da: azaleramenduetako geruza-segidak askotan ez dira igarotako denbora ororen erregistroa, etenguneak edo hiatoak (erregistrorik gabeko denbora-tarteak) izaten baitituzte beren baitan. Azaleratutako geruza-segida baten barneko erregistro-gabezia posible horiek saihestearren, unitateen mugak definitzen dira. Era horretan, beraz, unitate kronoestratigrafiko bat dagozkion bi mugen artean dagoen arroka oroz osatuta dagoela jotzen da. Kanbriarraurrearen kasuan, aitzitik, ez dago muga-estratotiporik, hain zuzen ere, mugen irizpide markatzaileak adin absolutu zehatzak direlako eta, beraz, ez dagoelako erreferentziazko ebakirik. Proposaturiko muga-estratotipo bat onartua izan dadin, nazioarteko oniritzia behar du. Estratigrafiaren Nazioarteko Batzordeak (ICS) eman behar du oniritzia, eta, ondoren, erakundearen aldizkari ofizialetan (Episodes eta Lethaia) argitaratu behar dute[2].
Antzinako Grezian Aristotelesek jada ikusi zuen arrokatan aurkitutako fosilak hondartzan aurkitutako izakien antzekoak zirela; ondorioztatu zuen lurraren eta itsasoaren posizioak denbora tarte luzeetan aldatu zirela. Leonardo da Vincik Aristotelesen pentsamolde bera zuen, interpretatuz fosil horiek antzinako bizitzaren arrastoak zirela[3].
XI. mendeko Avizena geologoak eta XIII. mendeko Alberto Magno apezpikuak Aristotelesen teoria hedatu zuten, arroka bilatzen zuen fluido baten teoria sortuz[4]. Avizenak ere denbora-geologikoaren oinarria den geruzen gainjartzearen printzipioa ere aipatu zuen, 1027ko liburu batean mendien sorrerari buruz hitz egiten ari zela[5]. Shen Kuo txinatarrak ere XI. mendean "denbora sakonaren" kontzeptua aipatu zuen[6].
XVII. mendearen amaieran Nicholas Stenok hainbat printzipio ezarri zituen geologian denbora-eskala bat egiteko. Stenok esan zuen arroka geruzak (edo estratuak) segidan sortzen zirela, eta horietako bakoitzak denboraren "zati" bat errepresentatzen zuela. Gainezartzeko legea ere ezarri zuen, esaten duena edozein estratu beste baten azpian baldin badago, ziurrena dela bera baino zaharragoa izango dela. Stenoren printzipioa sinplea izanda ere, frogatzea oso korapilotsua izan zen. Stenoren ideiekin gaur egungo geologiako beste kontzeptu batzuk ere ezarri dira, adibdiez datazio erlatiboarena. XVIII. mendean zehar, geologoek honakoa ikusi zuten:
Abraham Wernerrek XVIII. mendearen amaieran proposatu zuen uholde erraldoi batean sortu zirela arroka guztiak, neptunismo deitzen den teoria. James Huttonek bere Lurraren Teoria aurkezten zuenean 1785ean aldaketa nabarmena izan zen. Gaur egungo ikuspegitik, James Hutton da geologia modernoaren sortzailea[7]. Bere proposamenean esan zuen Lurraren barnealdea beroa zela, eta honek arroka berriak sortzeko motor bat eratzen zuela: lurra higatzen zen airearengatik eta urarengatik eta itsasoan metatzen zen geruzak osatuz; ondoren, kontsolidatzen zen eta harri bihurtu, eta altxatuz lur berriak eratzen ziren. Teoria honi plutonismo deitu zitzaion, neptunismoaren aurka.
Eskala kronoestratigrafikoaren eraikuntzaren hastapenetan (XVIII. eta XIX. mendeetan) geologoek ez zuten modurik arroken adin absolutuak edo zenbakizkoak (urtetan neurtuak) zehazteko, nahiz eta denbora geologikoaren handitasuna sumatzen zuten. Erradioaktibitatearen aurkikuntzak XIX. mendearen amaieran eta datazio erradiometrikoen printzipioen garapenak XX. mendearen hasieran, ordea, aukera eman zuten lehenengo aldiz arroken adin absolutuak ezagutzeko eta, bide batez, Lurrak milioika urte zituela baieztatzeko. Denbora geologikoaren eskala unitate geokronologikoz dago osatuta, eta horiek unitate kronoestratigrafikoak eratu zireneko denbora-tarteak dira. Beraz, unitate geokronologikoen mugak zenbakizko adinak dira, eta unitate kronoestratigrafikoen mugen datazio absolutuak eginez lortzen dira. Unitate geokronologikoak (Eon, Era, Periodo, Epoka, Adin eta Kron), horien hierarkia eta unitate kronoestratigrafikoekin duten erlazioa aurreko taulan ageri dira[2].
Unitate kronoestratigrafikoen mugen datazio absolutu gehienak teknika erradiometrikoetan dautza. Teknika horiek isotopo ezegonkorren desintegrazio erradioaktiboaren ezaugarrietan oinarritzen dira. Isotopo ezegonkorrak (jatorrizkoak) partikula atomikoak igorriz desintegratzen dira, eta egonkorragoak diren isotopoak (eratorriak) sortzen dituzte. Desintegrazio erradioaktiboa denboraren mendekoa denez, datazio erradiometrikoen oinarria da. Zenozoiko eta Mesozoikoko hainbat mugaren kasuetan, ordea, zenbakizko adinen kalkuluak geruza-segiden zikloetan oinarritu dira, non ziklo bakoitzak milaka urteko iraupen periodikoa duen. Erregistraturiko ziklo sedimentario horiek Lurraren parametro astronomikoen aldaketa ziklikoen (Milankovitch zikloak) emaitzak dira, eta periodikotasun ezaguna dute (21, 40, 100 eta 400 mila urte). Zenbakizko datazioa duen geruza batetik abiatuta, erregistraturiko zikloak zenbatuz jakin ahal dira beste mugen adin absolutuak[2].
ICSaren 2012ko liburuan Kanbriaurrea nabarmen berrikusteko proposamen bat jasotzen da, onartutako eskala kronoestratigrafikoaren ondoan. Proposamen horretan Oxigenazio Handia bezalako gertakari garrantzitsuak jasotzen dira, beste batzuen artean, aurreko nomenklatura kronoestratigrafikoa mantentzen den bitartean denbora tarte berdinerako[81].
Eskalan:
Konparatu gaur egungoarekin (ez dago eskalan):

  • Paleontologoek periodo geologikoen inguruan baino animalien inguruan egin ohi dute bereizketa.
  • a b Daten ziurtasuna ez da osoa, eta portzentajea batean mugitzen da, datazio erradiometrikoak egiten baitira eta hau ez da metodo guztiz zehatza. Hala ere hemen agertzen diren datak eta bere erroreak International Commission on Stratigraphy-ak onartu zituen 2004an. bat duten datek "Urrezko Iltzea" dutela esan nahi ud, hau da, leku batean bi garaien arteko muga zehaztu dela (Global Boundary Stratotype Section and Point).
  • "Post-kanbriar" supereonaren aipamenak ez dira unibertsalki onartua, eta beraz ezin dira ofizialki onartuak..
  • Historikoki Zenozoikoa Kuaternario eta Tertziarioan banatua izan da batzuetan eta beste batzuetan Neogeno eta Paleogeno moduan. Estratigrafiako Nazioarteko Komisioak erabakita koadroan agertzen den bezala da aurrerantzean.[8]
  • Ipar Amerikan Karboniferoa Mississippiarra eta Pennsilbaniarra Periodoetan banatzen da.
  • Kanbriaurre edo Aurrekanbriarra, batzuetan, Kriptozoiko ere deitzen da.
  • a b c d e f g h i j k l m n Proterozoikoa, Arkearra eta Hadearra Kanbriaurre izenarekin ezagutzen dira askotan eta beste batzuetan Kriptoziokoa izenarekin.
  • a b c d e f g h i j k l Adin absolutua (Global Standard Stratigraphic Age).
  • Askotan erabiltzen bada ere, Hadearra ez da eon formal bat:[75] eta ez dago muga adosturik Arkear eta Eoarkearraren artean. Hadearrari, batzuetan Priscoar edo Azoiko deitu izan zaio. Hadearraren banaketa ilargiko geologiaren arabera egiten da.
  • a b c d Denbora unitate hau ilargiko geologiatik hartu da. Lurrean ez da ofiziala.
  • «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • a b c d e f g h i Agirrezabala, Luis Miguel. «Eskala kronoestratigrafiko» zthiztegia.elhuyar.eus (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • «WMNH - Geology and Astronomy» www.wmnh.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • S., Rudwick, M. J.. (1985). The meaning of fossils : episodes in the history of palaeontology. (University of Chicago Press ed. argitaraldia) University of Chicago Press ISBN 0226731030. PMC 11574066. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • (Ingelesez) Fischer, Alfred G.; Garrison, Robert E.. (2009). «The role of the Mediterranean region in the development of sedimentary geology: a historical overview» Sedimentology 56 (1): 3–41.  doi:10.1111/j.1365-3091.2008.01009.x. ISSN 1365-3091. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • Nathan., Sivin,. (1995). Science in ancient China : researches and reflections. Variorum ISBN 0860784924. PMC 32738303. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • 1931-, McPhee, John,. (1981). Basin and range. Farrar, Straus, Giroux ISBN 0374109141. PMC 7173053. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • «Wayback Machine» web.archive.org 2009-12-29 (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • (Ingelesez) deMenocal, P. B.. (2001-04-27). «Cultural Responses to Climate Change During the Late Holocene» Science 292 (5517): 667–673.  doi:10.1126/science.1059827. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • Emmanuel., Le Roy Ladurie,. (1988, ©1971). Times of feast, times of famine : a history of climate since the year 1000. Farrar, Struas and Giroux ISBN 0374521220. PMC 18712839. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • (Ingelesez) Cook, John; Oreskes, Naomi; Doran, Peter T.; Anderegg, William R. L.; Verheggen, Bart; Maibach, Ed W.; Carlton, J. Stuart; Lewandowsky, Stephan et al.. (2016). «Consensus on consensus: a synthesis of consensus estimates on human-caused global warming» Environmental Research Letters 11 (4): 048002.  doi:10.1088/1748-9326/11/4/048002. ISSN 1748-9326. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • (Ingelesez) «Precise timing and characterization of abrupt climate change 8200 years ago from air trapped in polar ice» Quaternary Science Reviews 26 (9-10): 1212–1222. 2007-05-01  doi:10.1016/j.quascirev.2007.01.009. ISSN 0277-3791. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • (Ingelesez) Kitoh, Akio; Murakami, Shigenori. (2002). «Tropical Pacific climate at the mid-Holocene and the Last Glacial Maximum simulated by a coupled ocean-atmosphere general circulation model» Paleoceanography 17 (3): 19–1–19-13.  doi:10.1029/2001PA000724. ISSN 1944-9186. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • The human past : world prehistory & the development of human societies. (1st ed. argitaraldia) Thames & Hudson 2005 ISBN 0500285314. PMC 62188302. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • (Ingelesez) Heaney, Lawrence R.. (1984-01-01). «Mammalian species richness on islands on the Sunda Shelf, Southeast Asia» Oecologia 61 (1): 11–17.  doi:10.1007/BF00379083. ISSN 1432-1939. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • Noël), Le Houérou, H. N. (Henri. (2009). Bioclimatology and biogeography of Africa. Springer ISBN 9783540851929. PMC 314182072. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  • (Ingelesez) Zheng, J.; Xiao, C.; Wolff, E. W.; Witrant, E.; Winstrup, M.; Wilhelms, F.; White, J. W. C.; Weikusat, I. et al.. (2013-01). «Eemian interglacial reconstructed from a Greenland folded ice core» Nature 493 (7433): 489–494.  doi:10.1038/nature11789. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • Lee Clayton, John W. Attig, David M. Mickelson, Mark D. Johnson eta Kent M. Syverson. Glaciation of Wisconsin. Wisconsingo Unibertsitateko Geologia Atala.
  • Björck, Svante. (2007). Younger Dryas oscillation, global evidence. Elsevier ISBN 9780444519191. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • «THE TOBA SUPERVOLCANO and HUMAN EVOLUTION» web.archive.org 2012-12-12 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) «Megafauna -- first victims of the human-caused extinction» Megafauna (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Raymo, Maureen E.; Nisancioglu, Kerim H.. (2003). «The 41 kyr world: Milankovitch's other unsolved mystery» Paleoceanography 18 (1)  doi:10.1029/2002PA000791. ISSN 1944-9186. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Jakobsson, Mattias; Lombard, Marlize; Soodyall, Himla; Steyn, Maryna; Munters, Arielle R.; Edlund, Hanna; Coutinho, Alexandra; Sjödin, Per et al.. (2017-06-05). «Ancient genomes from southern Africa pushes modern human divergence beyond 260,000 years ago» bioRxiv: 145409.  doi:10.1101/145409. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Lordkipanidze, David; Zhvania, David; Vekua, Abesalom; Tappen, Martha; Shelia, Teona; Nioradze, Medea; Berna, Francesco; Agustí, Jordi et al.. (2011-06-28). «Earliest human occupations at Dmanisi (Georgian Caucasus) dated to 1.85–1.78 Ma» Proceedings of the National Academy of Sciences 108 (26): 10432–10436.  doi:10.1073/pnas.1106638108. ISSN 1091-6490. PMID 21646521. PMC PMC3127884. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • Inaugural Asia-Pacific dialogue on clean energy governance, policy, and regulation : sharing new ideas for Asia's clean energy future.. ISBN 9789290926931. PMC 891386547. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Bromage, Timothy; Kullmer, Ottmar; Schrenk, Friedemann. (2007). «9 The Earliest Putative Homo Fossils» Handbook of Paleoanthropology (Springer, Berlin, Heidelberg): 1611–1631.  doi:10.1007/978-3-540-33761-4_52. ISBN 9783540324744. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) «Final closure of Panama and the onset of northern hemisphere glaciation» Earth and Planetary Science Letters 237 (1-2): 33–44. 2005-08-30  doi:10.1016/j.epsl.2005.06.020. ISSN 0012-821X. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • «NOVA | Alien From Earth | Who's Who in Human Evolution | PBS» www.pbs.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) «The opening of the Plio-Quaternary Gibraltar Strait: assessing the size of a cataclysm» Geodinamica Acta 15 (5-6): 303–317. 2002-12-01  doi:10.1016/S0985-3111(02)01095-1. ISSN 0985-3111. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • .
  • (Ingelesez) «A new chronology for the middle to late Miocene continental record in Spain» Earth and Planetary Science Letters 142 (3-4): 367–380. 1996-08-01  doi:10.1016/0012-821X(96)00109-4. ISSN 0012-821X. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Janke, Axel; Gullberg, Anette; Arnason, Ulfur. (1998-12-01). «Molecular Timing of Primate Divergences as Estimated by Two Nonprimate Calibration Points» Journal of Molecular Evolution 47 (6): 718–727.  doi:10.1007/PL00006431. ISSN 1432-1432. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Zollikofer, Christoph; Zazzo, Antoine; Viriot, Laurent; Vignaud, Patrick; Valentin, Xavier; Tassy, Pascal; Sudre, Jean; Schuster, Mathieu et al.. (2002-07). «A new hominid from the Upper Miocene of Chad, Central Africa» Nature 418 (6894): 145–151.  doi:10.1038/nature00879. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • digitalcommons.bryant.edu (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Palmer, Martin R.; Pearson, Paul N.. (2000-08). «Atmospheric carbon dioxide concentrations over the past 60 million years» Nature 406 (6797): 695–699.  doi:10.1038/35021000. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • Hamish., Campbell,. (2007). In search of ancient New Zealand. Penguin Books ISBN 9780143020882. PMC 174111913. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • a b c (Ingelesez) «CO2-forced climate thresholds during the Phanerozoic» Geochimica et Cosmochimica Acta 70 (23): 5665–5675. 2006-12-01  doi:10.1016/j.gca.2005.11.031. ISSN 0016-7037. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Zinner, Dietmar; Ghirmai, Tesfalidet; Libsekal, Yosief; Marchant, Gary H.; Sanders, William J.; Tassy, Pascal; Berhe, Seife; Abraha, Michael et al.. (2006-11-14). «A proboscidean from the late Oligocene of Eritrea, a “missing link” between early Elephantiformes and Elephantimorpha, and biogeographic implications» Proceedings of the National Academy of Sciences 103 (46): 17296–17301.  doi:10.1073/pnas.0603689103. ISSN 1091-6490. PMID 17085582. PMC PMC1859925. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) «King of the plains: Lester King's contributions to geomorphology» Geomorphology 5 (6): 491–509. 1992-09-01  doi:10.1016/0169-555X(92)90021-F. ISSN 0169-555X. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • Choi, Charles Q.; August 10, Live Science Contributor |; ET, 2017 07:15am. «Here's What the Last Common Ancestor of Apes and Humans Looked Like» Live Science (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Lohmann, Kyger C.; Patterson, William P.; Ivany, Linda C.. (2000-10). «Cooler winters as a possible cause of mass extinctions at the Eocene/Oligocene boundary» Nature 407 (6806): 887–890.  doi:10.1038/35038044. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Pollard, David; DeConto, Robert M.. (2003-01). «Rapid Cenozoic glaciation of Antarctica induced by declining atmospheric CO2» Nature 421 (6920): 245–249.  doi:10.1038/nature01290. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • a b Evolution of Tertiary mammals of North America. Cambridge University Press 1998-2008 ISBN 0521355192. PMC 36423415. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • C., McKenna, Malcolm. (1997). Classification of mammals above the species level. Columbia University Press ISBN 023111012X. PMC 37345734. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • Reproductive biology and phylogeny of Cetacea : whales, dolphins, and porpoises. Science Pub 2007 ISBN 9781578085583. PMC 646769361. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Knowledge of Utah Thrust System Pushes Forward – Utah Geological Survey. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Babault, Julien; Driessche, Jean Van Den; Bonnet, Stéphane; Castelltort, Sébastien; Crave, Alain. (2005). «Origin of the highly elevated Pyrenean peneplain» Tectonics 24 (2)  doi:10.1029/2004TC001697. ISSN 1944-9194. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Scientists, the Expedition 302; Moran, Kathryn; Backman, Jan; Matthiessen, Jens; Leeuw, Jan W. de; Cittert, Han van Konijnenburg-van; Sangiorgi, Francesca; Lotter, André F. et al.. (2006-06). «Episodic fresh surface waters in the Eocene Arctic Ocean» Nature 441 (7093): 606–609.  doi:10.1038/nature04692. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Ding, Lin; Kapp, Paul; Wan, Xiaoqiao. (2005). «Paleocene–Eocene record of ophiolite obduction and initial India-Asia collision, south central Tibet» Tectonics 24 (3)  doi:10.1029/2004TC001729. ISSN 1944-9194. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • a b (Ingelesez) Smit, Jan; Mundil, Roland; Morgan, Leah E.; Mitchell, William S.; Mark, Darren F.; Kuiper, Klaudia F.; Hilgen, Frederik J.; Deino, Alan L. et al.. (2013-02-08). «Time Scales of Critical Events Around the Cretaceous-Paleogene Boundary» Science 339 (6120): 684–687.  doi:10.1126/science.1230492. ISSN 1095-9203. PMID 23393261. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) Moores, E. M., ed. (1997). Encyclopedia of European and Asian Regional Geology. Springer Netherlands ISBN 9780412740404. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Gaztelaniaz) «El 'flysch' de Zumaia ya es referente internacional de la historia de la Tierra» El Diario Vasco 2010-05-07 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • 1930-2015., Rogers, John J. W. (John James William),. (2004). Continents and supercontinents. Oxford University Press ISBN 1423720504. PMC 61341472. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Et-Touhami, Mohammed; Rasbury, E. Troy; McHone, Greg; Puffer, John; Kent, Dennis V.; McLean, Noah M.; Bowring, Samuel A.; Olsen, Paul E. et al.. (2013-05-24). «Zircon U-Pb Geochronology Links the End-Triassic Extinction with the Central Atlantic Magmatic Province» Science 340 (6135): 941–945.  doi:10.1126/science.1234204. ISSN 1095-9203. PMID 23519213. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  • (Ingelesez) «The evolution of modern corals and their early history» Earth-Science Reviews 60 (3-4): 195–225. 2003-02-01  doi:10.1016/S0012-8252(02)00104-6. ISSN 0012-8252. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Friedman, Matt; Clarke, John T.. (2018/08). «Body-shape diversity in Triassic–Early Cretaceous neopterygian fishes: sustained holostean disparity and predominantly gradual increases in teleost phenotypic variety» Paleobiology 44 (3): 402–433.  doi:10.1017/pab.2018.8. ISSN 1938-5331. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • New England orogen, eastern Australia : papers presented at a conference held at the University of New England, Armidale, 2-4 February 1993. Dept. of Geology and Geophysics, University of New England 1993 ISBN 1863890300. PMC 38325979. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Béthoux, Olivier. (2009/11). «The earliest beetle identified» Journal of Paleontology 83 (6): 931–937.  doi:10.1666/08-158.1. ISSN 1937-2337. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • J.), Benton, M. J. (Michael. (2003). When life nearly died : the greatest mass extinction of all time. Thames & Hudson ISBN 050005116X. PMC 51031684. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • Encyclopedia of insects. Academic Press 2003 ISBN 9780080546056. PMC 233574266. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • J., Willis, K.. (2002). The evolution of plants. Oxford University Press ISBN 0198500653. PMC 49520001. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Pyron, R. Alexander. (2011-07-01). «Divergence Time Estimation Using Fossils as Terminal Taxa and the Origins of Lissamphibia» Systematic Biology 60 (4): 466–481.  doi:10.1093/sysbio/syr047. ISSN 1063-5157. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) «Distribution and dispersal history of Eurypterida (Chelicerata)» Palaeogeography, Palaeoclimatology, Palaeoecology 252 (3-4): 557–574. 2007-09-03  doi:10.1016/j.palaeo.2007.05.011. ISSN 0031-0182. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Clack, Jennifer A.. (2012). Gaining Ground: The Origin and Evolution of Tetrapods. Indiana University Press ISBN 9780253356758. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Edgecombe, Gregory D.; Garwood, Russell J.. (2011/09). «Early Terrestrial Animals, Evolution, and Uncertainty» Evolution: Education and Outreach 4 (3): 489.  doi:10.1007/s12052-011-0357-y. ISSN 1936-6434. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Smith, M. Paul; Smith, Moya M.; Sansom, Ivan J.. (1996-02). «Scales of thelodont and shark-like fishes from the Ordovician of Colorado» Nature 379 (6566): 628–630.  doi:10.1038/379628a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • 1937-, Clarkson, E. N. K. (Euan Neilson Kerr),. (1998). Invertebrate palaeontology and evolution. (4th ed. argitaraldia) Blackwell Science ISBN 0632061472. PMC 47011584. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Graham, Linda E.; Kodner, Robin; Redecker, Dirk. (2000-09-15). «Glomalean Fungi from the Ordovician» Science 289 (5486): 1920–1921.  doi:10.1126/science.289.5486.1920. ISSN 1095-9203. PMID 10988069. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • kadmin. (2014-02-25). «BAI BIZI ZORAGARRIA 1» Katakrak (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Morris, Simon Conway. (2008/03). «A redescription of a rare chordate, Metaspriggina Walcotti Simonetta and Insom, from the Burgess Shale (Middle Cambrian), British Columbia, Canada» Journal of Paleontology 82 (2): 424–430.  doi:10.1666/06-130.1. ISSN 1937-2337. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Mazouad, Mohamed; Porter, Susannah M.; Fike, David A.; Bowring, Samuel A.; Ramezani, Jahandar; Maloof, Adam C.. (2010-07-01). «Constraints on early Cambrian carbon cycling from the duration of the Nemakit-Daldynian–Tommotian boundary δ13C shift, Morocco» Geology 38 (7): 623–626.  doi:10.1130/G30726.1. ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) «CO2-forced climate thresholds during the Phanerozoic» Geochimica et Cosmochimica Acta 70 (23): 5665–5675. 2006-12-01  doi:10.1016/j.gca.2005.11.031. ISSN 0016-7037. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Coleman, A. P.. (1907-03-01). «A lower Huronian ice age» American Journal of Science s4-23 (135): 187–192.  doi:10.2475/ajs.s4-23.135.187. ISSN 0002-9599. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • Cloud, Preston. (1973-11-01). «Paleoecological Significance of the Banded Iron-Formation» Economic Geology 68 (7): 1135–1143.  doi:10.2113/gsecongeo.68.7.1135. ISSN 1554-0774. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • Ogg, James G.. (2016). A concise geologic time scale 2016. Elsevier ISBN 044459468X. PMC 949988705. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Morbidelli, A.; Tsiganis, K.; Levison, H. F.; Gomes, R.. (2005-05). «Origin of the cataclysmic Late Heavy Bombardment period of the terrestrial planets» Nature 435 (7041): 466–469.  doi:10.1038/nature03676. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • (Ingelesez) Williams, Ian S.; Bowring, Samuel A.. (1999-01-01). «Priscoan (4.00–4.03 Ga) orthogneisses from northwestern Canada» Contributions to Mineralogy and Petrology 134 (1): 3–16.  doi:10.1007/s004100050465. ISSN 1432-0967. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • .
  • (Ingelesez) Angier, Natalie. (2014-09-07). «The Moon Comes Around Again» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • B., Zirker, Jack. (2002). Journey from the center of the sun. Princeton University Press ISBN 0691057818. PMC 45202072. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  • The geologic time scale 2012. Volume 2. (1st ed. argitaraldia) Elsevier 2012 ISBN 0444594485. PMC 808340848. (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  • Go to Wikipedia search