espira

espira

  • Tailerra
  • en spire
  • es espira
  • fr spire

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Spira

Spira[1] (Rhineko Ludwigshafen) Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko hiria da, bere katedralagatik ezaguna, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu baitzuen 1981ean.
Spira Alemaniako hiri zaharrenetakoa da, K.a. 10 urtearen inguruan sortu baitzuten erromatarrek. Baina askoz lehenagotik populatua izan zen, izan ere Basilea eta Maguntzia artean Rhin ibaiaren ertzean ezbaitago uholdeetatik babesturiko zabalgune handirik asentamenduak sortzeko. Horrela bada Neolito, Brontze Aro, Hallstatt kultura|Hallstatt eta La Tène kulturako aztarna ugari aurkitu dira. Mediomatrici leinuko zeltak zeuden bertan erromatarrak iritsi zirenean.
Julio Zesarrek K.a. 50 urtean Galia konkistatu zuenean Rhin ibaia muga bihurtu zen eta ibilbide guztian gotorlekuak eratu ziren. Spiraren 500 legionario zituen gotorleku indartsua jaso zuten, toki estrategikoa zela ikusita. Ondoren K.a. 10 urtean gotorleku berria eraiki zuten eta Nemete leinu germaniarrari gotorlekuaren inguruan bizitzen utzi zioten eta herrixkak Civitas Nemetum izena hartu zuen. K.o. 150 inguruko Klaudio Ptolomeoren mapan Noviomagus izenarekin ageri da, zeinak "zelai berriak" esan nahi duen.
346an elizbarruti bihurtu eta VI menderako lehenengo elizak eraiki ziren. Garai hortan agertzen da lehenengo aldiz Spira izena. Spirako apezpikuak aberastasun eta botere handia eskuratuz joan ziren hurrengo mendeetan eta Oto I.ak eskubide handiak eman behar izan zizkien bere kontrolpean jarraio zezaten, hala nola merkatu eskubidea 1024ean. Katedrala 1061ean sagaratu eta 1111ean bukatu zen. bertan hilobiraturik dauden Alemaniako zortzi enperadore. 1084ean Rudiger Huzmann apezpikuak juduak ekarri zituen hirira eta harresiek inguratzen zuten auzoan (Judenhof) sinagoga eta mikveh (bainu etxea) eraiki zituzten. Bi mendetan zehar Europako auzo judu garrantzitsuenetakoa izan zen, horren adierazle juduen artean zabaldurik dagoen Shapiro abizena, Spiraren aldaera. 1294ean Spira hiri inperial askea bihurtu zen.
XVI mendean Germaniako Erromatar Inperio Santuko Dieta (parlamentua) bost aldiz bildu zen Spiran. Azken aldia 1529an izan zen eta bertan printze ebanjelikoek eta hiri askeek protesta eskutitza idatzi zuten 1529an Spirako Dietak (aurrez Wormseko Dietak egin bezala) Martin Luther eta bere jarraitzaileak legez kanpo utzi zituelako. Ordutik aurrera hasi zen erabiltzen protestante hitza. Hogeita Hamar Urteko Gerran sarritan erasotu eta okupatu izan zuten Spira, espainiar, suediar eta frantziar tropek. Napoleondar Gerrei amaiera emateko Spreyerren bildu ziren Alexandro I.a Errusiakoa, Frantzisko I.a Austriakoa eta Frederiko III.a Prusiakoa aliatuak, eta 1816an Prusiaren menpe zegoen Palatinatuko hiriburu bihurtu zen.
Bigarren Mundu Gerran ez zen bonbakatua izan baina atzeraka zihoan alemaniako armadak Rhinaren gaineko zubia eraitsi zuen. Amerikarrek hiria hartu bazuten ere Frantziaren Okupazio eremuan gelditu zen. 1950 eta 1960 artean hiria asko zabaldu zen eta 1990an ospatu zuten bigarren milurtekorako nabarmen txukundu zuten alde zaharra.
2022ko zentsuaren arabera 49.482 biztanle zituen: 24.004 gizonezko (% 48,5) eta 25.477 emakumezko (% 51,5); 100 emakumeko 94,2 gizonezko zeuden. Biztanleen % 15,9 18 urtetik beherakoak ziren eta % 23,6 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 16,2 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 39,7 ezkongabeak ziren eta % 42,2 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.<ref name="Zensus2022">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabellen|hizkuntza=de|url=https://www.zensus2022.de/%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|sartze-data=2026-09-05}}</ref>
2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 68,6ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 29,4k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 2,0k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 86,2 beraiek etorritakoak ziren eta % 13,7 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.<ref name="Zensus2022-Demografia">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>
Migrazio-jatorria
2022ko erroldaren arabera, udalerrian 26.309 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (14.966, % 56,9) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 92,86 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 7,2 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 3,5 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 41,3 jabeak okupatzen zituzten.<ref name="Zensus2022-GebWohn">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>
Erabilera
Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 4 gela zituzten (8.118). Etxebizitza gehienak 1960-1969 artean eraiki ziren (4.592); eraikin guztien % 89,0 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (14.733 etxebizitza).<ref name="Zensus2022-GebWohn" />
Gela kopurua
Eraikuntza garaia
Berogailu mota
Guztira 10.404 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa ilarako etxea zen (4.421, % 42,5). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (6.232).<ref name="Zensus2022-GebWohn" /> Guztira 24.487 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (11.321, % 46,2).<ref name="Zensus2022-Haushalte">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>
Eraikin mota
Etxebizitza kopurua eraikineko
Etxegunearen tamaina
Spira ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Frankenthal • Kaiserslautern • Koblenz • Landau • Ludwigshafen • Mainz • Neustadt • Pirmasens • Speyer • Trier • Worms • Zweibrücken

  • ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  • Wikipediako bilaketara joan