ezarpen
- Tailerra
- en implantation
- es implantación
- fr implantation
ezarpen
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Besahezur
Humeroa edo besahezurra (latinez, humerus) goiko gorputz adarreko hezurrik luzeena da, sorbaldatik ukondora joaten dena.
Humeroaren goiko epifisia eskapularekin giltzatzen da, sorbaldako giltzaduraren bitartez eta beheko epifisia, ordea, kubitu eta erradioarekin ukondoaren giltzaduraren bitartez.
Humeroaren burua eskapularen barrunbe glenoideoarekin giltzatzen da, sorbaldaren giltzadura sortuz. Giltzadura hau sendotzeko lotailu glenohumerala, lotailu korakohumerala eta zeharkako lotailu humerala daude.
Humeroaren kondiloa erradioaren buruarekin giltzatzen da eta troklea, ordea, kubitoaren muxarradura troklearrarekin giltzatzen da, ukondoaren giltzadura osatuz. Ukondoaren giltzaduraren barruan bi giltzadura desberdin dauzkagu:
Troklea motakoa da, bai morfologikoki eta anatomikoki.
Morfologikoki kondileoa da eta funtzionalki troklea.
Goiko atalean deltoidea eta gihar pektorala eta erdikoan bizepsa aurrealdean eta trizepsa atzealdean lotuta ditu humeroak, besteak beste.





