giltza finko

giltza finko

  • Tailerra
  • en engineer's wrench; fixed spanner; machine wrench
  • es llave fija
  • fr clé à mâchoires fixes; clé fixe; clé fixe calibrée; clé plate

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Giltza (lanabesa)

Basozaintzakoak
Ebaki eta arbastatzekoak
Eskuz erabiltzekoak
Garbitzekoak
Metala lantzekoak
Nekazaritza eta lorezaintzakoak
Neurtu eta lerrokatzekoak
Sukaldekoak
energia-iturridunak
Zura lantzekoak
Giltza torloju eta azkoinak askatu, sartu eta estutzeko erreminta da, gehienetan buru hexagonalekoa. Giltza finko nahiz erregulagarriak daude, azken hauek piezaren buruaren tamainara egokitzen direnak.
Bihurkinek ez bezala, giltzek buruaren inguruan eragiten dute tortsio indarra, eta indar momentua handituz lan egiten dute.
Giltza deitzen ditugun erremintak eta hauek behar dituzten torloju eta azkoin bereziak XV. mendetik ageri dira. Giltza erregulagarriak aldiz, XIX. mendean agertu ziren.
Ohar bedi zenbait aliketa torloju eta azkoinekin ere erabil daitezkeen arren, orokorrean ez direla giltzatzat jotzen, buru mota zehatz bati moldatuak ez diren heinean.
Giltza finkoak edo aho finkodun giltzak erregulatu ezin diren giltzak dira. Ahoaren neurriarekin bat datorren torloju, azkoin edo zernahiren gain tortsio indar bat eragiteko pentsatuak dira. Beraz, piezaren tamaina ezberdinentzat neurri ezberdineko giltzak erabili behar dira. Biraarazi behar duten piezaren arabera aho forma ezberdinak dituzte, eta ondorioz giltza mota ugari aurki daitezke. Hemen zenbait:
Giltza erregulatarriak piezaren tamainara molda daitezke. Hauen artean ere mota ugari aurki daitezke. Adibidez:
Giltza baten neurria adierazteko, balizko azkoinaren edo torlojuaren buruaren neurriak hartzen dira kontuan. Balio garrantzitsuena buruaren kontrako bi alde paraleloren arteko distantzia da, baina askotan zuztarraren diametroa ere kontuan hartzen da.
Giltza bikoitzetan, neurri bereko baina aho mota ezberdineko giltzak egon ohi dira, edo mota bereko ondoz-ondoko bi neurri. Azken kasuan, bi giltzen neurriak adierazten dira, zenbaki parea duena txikiena izanik (adibidez, 12/13 giltzak 12 eta 13 tamainako azkoinak estutzeko balio duten ahoak ditu).
Hexagonalak ez diren giltzek badute beren neurri sistema berezia.

Wikipediako bilaketara joan