hodi

hodi

  • Teknologia orokorra
  • sin.tutu
  • en pipe
  • es tubo
  • fr tuyau

No results found

The word you are looking for does not appear in the dictionary.

Hodi

Hodia edo tutua likidoak, gasak edo edozein jariakin garraiatzeko funtzioa duen zilindro erako ekoizkina da. Hodien ezaugarri geometriko nagusienak hauexek dira: kanpo diametroa eta barne diametroa (metrotan, hazbetetan), lodiera (milimetrotan) eta luzera (metrotan) dira.
Hodiaren zeregin garrantzitsuena likidoak eta gasak garraiatzea da. Baita solidoak ere garraia dezake, adibidez, hormigoia, zementua, zekaleak, eta bar.
Etxerako eta industriarako erabiltzen dira isurkariak garraiatzeko. Petrolioa garraiatzen duenean olio-hodia deritzo, eta gasa garraiatzen duenean gas-hodia.
Hodiak material ezberdinekin ekoitz daitezke : plastikozko hodiak (PVC, PP, PE), metalezko hodiak (altzairuzko hodiak, kobrezko hodiak), zeramikoak (fibro-zementuzko hodiak).
Euskal Herrian munduko altzairu hodien ekoizlerik garrantzitsuenak daude, Laudio eta Amurrioko Araban batez ere, Tubacex eta Tubos Reunidos, bien artean 1.500 langile dauzkate. Petrokimika industrian Muskizko Bizkaiko Petronorren petrolio birfindegian edo Pasaiako elektraindarra sortzeko zentral termikoan, hala nola petroliogintzan ere euskal gas plataforma handienean La Gaviotan material eta tamaina ezberdinetako hodiak erabiltzen dira.
Hodiak ekoizteko hiru prozedura erabiltzen dira:
Eskakizun tekniko eta ekonomikoen arabera hodiak material ezberdinekin ekoizten dira: Altzairua, latoia, kuprea, beruna, hormigoia, PPa, PVC.
Gaur egun, ur hodiak edo ura garraiatzeko hodien material erabilienak hauexek dira: kobrea, PVCa, PPa, PEAD eta altzairua.
Kobrea edo altzairua (harikorra edo laminarra).
Kobrea da material erabiliena. Instalazio zaharretan ordea burdinurtua erabiltzen zen.
580 °C goi tenperaturako eta 180 bareko lurruna garraiatzeko altzairu herdoilgaitza erabiltzen da, Duplex, Inconel erakoa (Kr, Ni, Mb, elementuez eratua.
Ur emari handientzako 2 metro diametrotaraino burdinurtua edo karbono altzairua erabiltzen da.
Energia hidraulikorako hodia bereziak erabiltzen dira.
Herdoilari, tenperatura eta presio handiei erresistitzeko lehen aipaturiko material ezberdinak erabiltzen dira batez ere Duplexa edo Inconela.
Hodien sistemak diseinatzeko industrian erabiltzen diren kode garrantzitsuenak hauxek dira:

Connection error wih Wikipedia:

Go to Wikipedia search