hunkitu
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Hunan
Hunan (湖南 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 211.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 66.980.000 biztanle bizi ziren bertan.
Probintziako hiriburua Changsha da.
Hunan probintziak Hubei probintziarekin egiten du muga iparraldean, Jiangxi probintziarekin ekialdean, Guangdong hegoaldean, Guangxirekin hego-mendebaldean, Guizhou probintziarekin mendebaldean, eta Chongqing udaltasunarekin ipar-mendebaldean.
Probintzia Yangtze ibaiaren hegoaldeko aldean (Changjiang, 长江) dago, ibaiaren ibilbidearen erdira aldera. Shanghai 1000 kilometrora, Beijing 1200 kilometrora eta Guangzhou 500 kilometrora daude. Probintziaren ekialde, hegoalde eta mendebaldea, mendi eta haranez inguratuta daude, honen adibide Wuling Mendiak ipar-mendebaldean, Xuefeng Mendiak mednebaldean, Nanling Mendiak hegoaldean, eta Luoxiao Mendiak ekialdean. Probintziaren erliebe malkartsuaren adierazgarri, haranak probintziaren azaleraren %20 baino ez dira.
Xiangjiang, Zijiang eta Lishui ibaiek Yangtze ibaiarekin bat egiten dute probintziaren iparraldean, Dongting aintziran. Dongting probintziako aintzirarik handiena da, eta Txinako handienetan bigarrena. Mendeetan nekazaritzaren hedapenak aintzira zatitu eta azalera gutxitu duen arren, azken urteetan aintziraren jatorrizko itxura berreskuratzeko ekimenak izan dira.
Hunan probintziak klima azpitropikala dauka, neguak euritsuak eta epelak dira eta udak sargoriak eta are euritsuagoak. Urtarrileko batez besteko tenperatura 3 eta 8 gradu artekoa eta uztailekoa 27 eta 30 gradu bitartekoa da.
Urteko batez besteko prezipitazioak 1.200 eta 1.700mm bitartekoak dira, eta batez ere maiatzetik urrira bitartean ematen dira.
Hunan probintziako gobernadorea Zhou Qiang da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Chunxian da.