ireki

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

ireki

  • ca descobert
  • de unbedacht
  • en open
  • es descubierto
  • fr découvert
  • gl descuberto
  • it scoperto
  • pt descoberto m

SARRERA DESBERDINA:

Kode ireki

Kode irekia modu askean banatu eta garatu den softwarea definitzen duen terminoa da. Kode irekiak orientazio handiago du partekatzeko onura praktikoetara software libreak azpimarratzen duen aspektu moral edota filosofikoen baino[1].
Haren erabilera 1998an jaio zen lehen aldiz software librearen komunitatearen erabiltzaileren batzuen eskutik, sofware librearen ingelesezko izen original anbiguoa (free software) ordezteko saio gisa . « Free » ingelesean bi esanahi desberdin ditu testuinguruaren arabera: doakotasuna eta askatasuna. Hori dela eta, kasu honetan, "irakurri, aldatu eta doan birbanatu ahal dugun softwarea (doako softwarea) eta, gainera, software librea, askatasunaren adieraren arabera.
Batzuentzat terminoa ez zen egokia ordezteko jadanik tradizionala zen free software' terminoa', askatasunaren kontzeptua kentzen zuen eta, sarri doakotasun sinplearekin nahasia. Hala ere, kode ireki terminoa anbibalentea izatean jarraitu du, gaur egun erabiltzen baita software librea eskaintzen ez duten programatzaileen aldetik baina, bai ordea, programen iturburu kodea haren berraztertze edo aldaketa aurretik baimendua haren pare akademikoen aldetik'.
Horrelako anbiguotasunik ez agoenez beste hizkuntzatan software libre terminoa egokia da aldaketak, erabilera eta banaketa erabat librea eskaintzen duten programei erreferentzia egiteko, aipatutako askatasunak etorkizunean ez aldatzea arau inplizitupean beti Are gehiago, ingelesean ere "libre software" terminoa erabiltzen da anbiguotasun semantikoak saihesteko.
"Itzulpen hertsiki literal" baten ikuspuntutik " Iturburu kodea" aztertu ahal izatea da "kode irekiaren" esanahi testuala, interpretatu ahal dena termino malguago eta ahulago "software librearena" baino'. Hala ere, mugimendu biek lizentzien multzo bera onartzen dute eta oinarri baliokideak mantentzen dituzte.
Hala ere, bereizi behar dira "kode irekiko programak, erabiltzaileei hobetzeko askatasuna ematen dietenak, iturburu-kode eskuragarri baino ez duten programetatik, erabileraren edo aldaketaren gaineko murrizketekin.
Gaur egun kode irekia softwarearen inguruko mugimendu berri bat definitzeko erabiltzen da (Open Source Initiative), software librearen mugimendutik diferentea, ikuspuntu filosofikotik bateraezina azken honekin, eta guztiz baliokidea ikuspuntu praktikotik, benetan, mugimendu biek batera lan egiten baitute proiektuen garapen praktikoan.
Kode irekia kontzeptuaren azpiko ideia sinplea da: programatzaileek (Interneten) programa baten iturburu-kodea Irakurri, aldatu eta birbanatu ahal dutenean, programa bilakatzen, garatzen da eta hobetzen doa. Erabiltzaileek haren beharretara egokitzen dituzte, erroreak zuzentzen dituzte abiadura harrigarrian, software konbentzional edo itxiaren garapenean aplikatutakoan baino, emaitza gisa software hobe baten ekoizpena eskainiz.
1998 eta 2000 artean hazkunde handia nabaritu zen GNU/Linux-ren ospean eta "kode irekiko softwarearen aldeko" enpresen eraketan. Mugimenduak ere softwarearen industria nagusiaren arreta harrapatu zuen, kode irekiko softwarea softwarearen konpainia kontsolidatuen eskaintzetara eramanez, Sun Microsystems Starofficerekin eta IBM OpenAFSekin adibidez.
Kode irekiaren ideia ondoko premisan zentratzen da: kodea partekatzean, lortutako programak kalitate hobea edukitzera jotzen du software jabedunarena baino; ikuspuntu teknikoa da. Bestalde, software libreak joera filosofikoak ditu eta moralak ere: software jabeduna, partekatu ezin denez, ''ez-etikoa" da, gizakien artean partekatzen debekatzea sen onaren aurka doanez.
Software libreak bezala kode irekaki edo open source-ak betebehar batzuk ditu[3]
Programa bat mugimendu honen barruan kokatu ahal izateko:
Dekalogo hau bateragarria da software librearen lau askatasunekin.
2021ean Europako Batzordeak jakinarazi zuen kode irekiko softwareari buruzko arau berriak onartu zituela, eta horien arabera, Europako Batzordearen aginduz garatutako software-soluzioak, egoiliarrentzat, enpresentzat eta gobernu-erakundeentzat onura potentzialak kontuan hartzeko modukoak zirela, lizentzia irekien pean egongo zirela, eskuragarri guztientzat.[4]

  • Martinez, Dabid. (2018-12-17). «Software Librea eta Open Sourcea desberdintzeko bi ideia» Sarean .eus (kontsulta data: 2019-02-10).
  • (Ingelesez) Linux is outselling Windows
  • (Ingelesez) «The Open Source Definition | Open Source Initiative» opensource.org (kontsulta data: 2021-12-17).
  • (Gaztelaniaz) Darkcrizt. (2021-12-11). «La Comisión Europea ha puesto su software a disposición de todos bajo licencias abiertas» Linux Adictos (kontsulta data: 2021-12-17).
  • Wikipediako bilaketara joan