izendatu

izendatu

  • Orokorrak
  • en nominal
  • es nominal
  • fr nominal

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Joan Paulo I.a

Joan Paulo I.a[1] (latinez Ioannes Paulus PP. I), jaiotzez Albino Luciani (Canale d'Agordo, Veneto, 1912ko urriaren 17a - Vatikano Hiria, 1978ko irailaren 28a) Eliza Katolikoko aita santu izan zen 1978an, 33 egunez bakarrik.
XX. mendean jaiotako lehen Aita santua izan zen, Giovanni Luciani eta Bortola Tanconen semea, lau haurretatik zaharrena. Hamar urte zituela ama hil zitzaion, Lehen Mundu Gerran pobrezia handia pasa ondoren. Aita bigarrenez ezkondu zen, emakume oso erlijioso batekin. Haren eta fraide kaputxino baten eraginez, apaiz izateko bokazioa loratu zitzaion. 1923an Feltreko seminario txikian sartu zen, baina ondoren Bellunokora joan eta bertan apaiztu zen 1935ean. Gero, Erromara joan zen Unibertsitate Gregoriarrean ikasketa teologikoak burutzera. Ikasketak amaitutakoan, jaioterrira itzuli zen parroko lanetara, Meategietako Institutu Teknologikoan irakasle lanetan zebilen bitartean.
"Irribarrearen Aita santu" bihurtu aurretik (horrela gogoratzen dute askok) zeregin garrantzitsuak izan zituen: Bellunoko seminarioan errektoreorde izan zen, 1947an Unibertsitate Gregoriarrean teologiako doktoretza eskuratu zuen eta 1954a Bellunoko elizbarrutiko Bikario Orokor izendatu zuten. 1958an Joan XXIII.ak Vittorio Venetoko gotzain izendatu zuen, eta 1969ko abenduaren 15ean Paulo VI.ak Veneziako Patriarka izendatu zuen. Azkenik, 1973ko martxoaren 5ean kardinal izendatu zuten.
1978ko abuztuaren 26an Eliza Katolikoko 263. Aita santu ofizial izendatu zuten. Izen konposatua hartu zuen lehen Aita santua izan zen, bere aurretikoak (Joan XXIII.a eta Paulo VI.a) omentzeko eta beraiek egindako lanarekin segitzeko zuen nahia adierazteko. Joan Paulo I.aren etorrera elizaren eraberritze eta baikortasun egoera baten baitan izan zen. Baina haren nahiak ez ziren proposamen izatetik pasa, Aita santu izendatu eta 33 egunera bihotzekoak jota hil baitzen (Vatikanoko bertsio ofizialaren arabera).
Haren heriotzaz asko idatzi da, askok konspirazio baten biktimatzat hartzen baitute. Zenbaiten iritziz, haren erreforma asmoak ez ziren Vatikanoko goi karguen gustukoak, eta teoria asko asmatu dira konplotaren inguruan, adituen artean adostasunik jaso ez duten arren. Hala ere, Vatikanoak uko egin zion autopsia egiteari, eta horrek susmo txarrak hedatzen lagundu zuen.
Joan Paulo I.a 2003tik beatifikazio prozesuan egon zen. Vatikanoaren arabera, mirari bat gertatu da harrezkero Aita santu haren laguntzaz: italiar gizon bat minbizitik sendatu omen da.
Frantsisko Aita santuak beatifikatu zuen 2022ko irailaren 4an.

Wikipediako bilaketara joan