larrialdi-egoera

larrialdi-egoera

  • Giza baliabideak eta segurtasuna
  • en emergency; emergency condition
  • es situación de emergencia
  • fr situation d'urgence; état d'urgence

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Larrialdi-egoera

Larrialdi-egoera arrisku edo larrialdi bat dela-eta oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk murriztu edo bertan behera utzi dituen herrialdearen egoera da.[1] Salbuespen-egoera horretan, gobernuak beretzat gordetzen du defentsa edo segurtasun nazionalaren indarrez herritarren zenbait eskubideren egikaritza mugatzeko edo eteteko boterea. Eskubide murriztuak askatasun eta segurtasun pertsonalari, bizilekuaren bortxaezintasunari eta biltzeko eta igarotzeko askatasunari buruzkoak izan daitezke; sistema demokratikoetan, Konstituzioak aurreikusten du Legebiltzarraren zeregina izango dela horiek deitzea eta amaitzea. Espainiako legealdian alarma-egoera diote. Frantzian, berriz, état d'urgence diote eta zazpi aldiz ezarri dute 1955 eta 2015 artean, azkenekoz 2015eko azaroko Parisko atentatuen ondorioz.

Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

Wikipediako bilaketara joan