muntaketa

muntaketa

  • Tailerra
  • sin.muntaia
  • en assembly
  • es montaje
  • fr montage

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Muntaketa-kate

Kateko ekoizpen izeneko ekoizpena muntaketa-kate batean burutzen dena da. Gehienetan osagai estandarrez osaturiko produktuak ekoizteko erabiltzen da, horretarako produktu bakoitza osatzeko behar den lana hainbat arlo eta eragiketatan zatituz, lanaren zatiketaz alegia, eta horiek modu sekuentzial batez burutuz. Ohikoa da muntaketa-kate batean lana erabat planifikatu eta estandarturik izatea: eragiketa bakoitza izateko denbora zehatza izaten da eta lan-erritmoa etengabea da, ekoizpen jarraitu sistema batez, produktu erdibukatua fase batetik bestera eramaten duten gailu mugikorrak erabiliz.
Kate-ekoizpena XX. mendeko lehen hamarkadetan garatu zen, baina 1890eko hamarkadan asmatu zen Chicagon, Estatu Batuetan, garai hartako berrikuntza teknikoen eta industrializazioaren erdigunea. Muntaketa-katea lehendabiziko aldiz desmuntatzeko baliatu zen: hiltegian, abereak mekanikoki, kopuru handitan, hil eta zatikatzeko. Henry Fordek faktoria bisitatu zuen, eta ideia hartu zuen, ibilgailua muntatzeko[1]. Bere lantegietan ekoiztu zen Ford T auto-modeloa salmenta itzelak izan zituen, muntaketa-kateen bitartez izandako kostu-murrizketak ahalbidetu zuen prezio merkeari esker, besteak beste.

Wikipediako bilaketara joan