murru
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
- ca mur m
- de Wand f
- en wall
- es muro m
- fr mur m
- gl muro m
- it muro m
- pt muro m
murru
SARRERA DESBERDINA:
Harresi
Harresia, murru eta zerka ere deitua, toki zehatz bat babesteko altxatako horma itxi bat da. Harresiak eraikitzea ohikoa izan zen Antzinarotik Aro Modernora doan arkitektura militarrean. Oro har, harriz eginak, Aro Garaikidean, ohikoagoa izan da beste material batzuez eginiko egitura hesituak altxatzea.
Harresiak Historiaurretik erabili dira, eta oso arruntak eta ohikoak izan ziren Erdi Aroan. Batzuek gaztelu bat inguratzen zuten; beste batzuek, hiri bat (Avila, Girona eta Lugon, kasu); eta beste batzuek, berriz, defentsa lerro handi bat osatzen zuten, adibidez Txinako Harresi Handiak. Munduko harresirik handienen sailkapenean lehena da Txinako Harresi Handia, eta haren ondoren dator Avilakoa.
Harresi batzuei, osagarritzat, dorre eta lubakiak jarri zizkieten, menderaezinago izan zitezen. Eraikitzeko zatirik konplexuena ateak dira: harresien ahulgunea dira, baina baita gune garrantzitsuena ere.
Marko Polok Txinatik bolbora ekarri ondoren, ia euren erabilgarritasun osoa galdu zuten. Gainera, herrigune bat inguratzen zutenez, herrigunearen hazkuntzarako eta barne komunikabideetarako arazo ziren. Honen ondorioz, harresiak bota egin ziren edo beste eraikuntza batzuetarako horma gisa erabili ziren. Hala eta guztiz ere badira azken mende bi hauetan ospetsu bihurtu diren zenbait harresi.





