- Tailerra
- en tester
- es probador
- fr tester
probatzaile
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
SARRERA DESBERDINA:
Giza proba
Giza proba herri kirol bat da, probarri izeneko harri astun bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datzana. Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke; eta, harritik tiratzeko, kirolariari gerrikoa jartzen zaio, kate batez harriari lotuta.
Atzerantz tiratzen da. Bidea plazan eta joan etorrian egiten da. Erreka harri biribilez egindako plazetan lehiatzen da normalean harriak ondo irrista daitezen. Gerria ahalik eta tinkoen mantentzea eta lan gehiena hankekin egitea ezinbestekoa da.
XXI. mendearen hasieran giza probaren modalitate berri bat garatu zen, sagar uzta jokoaren baitan, non kizkiaz bildutako sagarrak, zakuetan bildu ondoren, lera batera igo eta arrastaka eraman behar den dolareraino.