saiakuntza

saiakuntza

  • Tailerra
  • sin.proba
  • en test
  • es prueba; ensayo
  • fr épreuve; essai

saiakuntza

  • sin.entsegu
  • ca assaig m
  • de Erprobung f; prüfung f
  • en test
  • es ensayo m; prueba f
  • fr essai m; épreuve f
  • gl ensaio m
  • it test m; collaudo m; prova f
  • pt ensaio m

Saiakuntza

Metodo zientifikoan, saiakuntza, esperimentua edo entsegua hipotesi bat babesteko, ezeztatzeko edo baliozkotzeko egindako prozedura bat da. Esperimentuek kausa-eta-efektuari buruzko informazioa eskaintzen dute, faktore jakin bat manipulatzen denean zer emaitza gertatzen den frogatuz. Esperimentuak ezberdinak izan daitezke helburuari eta eskalari dagokienez, baina orokorrean prozeduren errepikapenean eta emaitzen analisi logikoan oinarritzen dira. Hala ere bestelako ikerketa esperimentalak ere badira. Adibidez: haur batek oinarrizko esperimentuak egin ditzake grabitatearen efektua ulertzeko, eta zientzialari taldeek, berriz, ikerketa sistematikoko urteak har ditzakete fenomeno baten ulermenean aurrera egiteko.
Normalean esperimentuei kontrolak ezartzen zaizkie, aldagai independente bakarraz bestelako aldagaien efektuak murrizteko diseinatuak direnak. Horrek emaitzen fidagarritasuna handitzen du, askotan kontrol-neurketen eta beste neurketen arteko alderaketaren bidez. Kontrol zientifikoak metodo zientifikoaren parte dira. Idealena da esperimentu bateko aldagai guztiak kontrolatuta egotea (kontrol-neurketak kontuan hartuta) eta bat ere ez dago kontroletik kanpo. Esperimentu horretan, kontrol guztiek espero bezala funtzionatzen badute, ondoriozta daiteke esperimentuak aurreikusitakoaren arabera funtzionatzen duela, eta emaitzak frogatutako aldagaiaren ondorio direla.
Prozedura hauek diziplinaren arabera asko alda daitezke (esaterako, ez dira berdinak psikologian edo fisikan), baina helburu berdina dute: emaitzen azalpenean, txandakako azalpenen ( manipulatutako aldagaiaren desberdina dena) kanporaketa burutzea. Ikuspegi hau, esperimentuaren barneko baliagarritasun gisa ezagutzen da; hala nola, bestelako ikertzaileak berrerantzutean eta emaitza berdinak lortzen dituztenean areagotzen dena. Esperimentu edo saiakuntza bakoitzaren errepikapena proba edo saiakera deitzen da

Go to Wikipedia