tanta hotz
- Orokorrak
- en cold air drop; cold drop
- es gota fría
- fr goutte d'air froid; goutte froide
tanta hotz
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ Tanta hotz Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2024-11-11.)
- ↑ Euskalterm. (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ Goi-geruzetako depresio isolatu batek gogor astindu ditu Valentzia, Murtzia eta Andaluzia eitb, 2024-10-30 (noiz kontsultatua: 2024-11-11)
- ↑ «Valentzia, goialdeko borraskak bortizki kolpatu eta astebetera», EITB, 2024-11-05 (noiz kontsultatua: 2024-11-11)
- ↑ (Gaztelaniaz) Zer hondamendi natural gertatu dira euskal herrian – hondamendinaturala.eus. 2024-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
- ↑ (Frantsesez) Dépression coupée, Glossaire météorologique. Euromet jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-03) (Noiz kontsultatua: 2007-10-18)..
- ↑ a b (Frantsesez) Glossaire des termes météorologique, lettre G. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-01-11) (Noiz kontsultatua: 2007-10-15).
- ↑ a b (Frantsesez) Damien Altendorf. (2018-09-06). Météorologie : qu’est-ce qu’une “goutte froide” ?. ..
Tanta hotz
Tanta hotza[1][2] ezegonkortasuna eta euri jasa bortitzak dituen fenomeno meteorologiko bat da, atmosferaren goialdean eratzen den aire beroagoarekin inguratutako aire hotzezko masa handiak eragindakoa, goragoko aire hotzezko korrontetik (jet korrontetik) bereizi dena. Ohiko fenomenoa da Mediterraneo Mendebaldean. Meteorologian, Goi-geruzetako Depresio Isolatua[3] (GOIDI[4]) terminoa ere hedatzen ari da fenomeno hori izendatzeko.[5]
Gehienetan ez zaio azaleko mapetan antzematen. Ezegonkortasun handia sortzen du: tenperatura bat-batean jaitsarazten du, eta haize eta prezipitazio bortitzak eragiten ditu. Urteko fenomeno meteorologiko bat da, udazkenaren hasierarekin eta udaberriarekin batera mendebaldeko Mediterraneoan gertatzen dena. Bereziki, Espainian esperimentatzen da, eta, zehazkiago, ekialdeko kostaldean eta Balear Uharteetan, nahiz eta haren ondorioak barrualdean ere senti daitezkeen. Beste latitudetan ere, adibidez Sierra Nevada de Santa Marta inguruan (Kolonbia), antzeko fenomenoak gertatzen dira.
Tanta hotz baten diametroa 100 eta 1.000 km artekoa izan ahal da. Airea homogeneoa da eta ez du fronte-lerrorik inguruko aire-masetatik bereizten, baina eragin erabakigarria du eguraldian. Horrela, tanta hotzak, gehienetan, blokeo atmosferiko batera darama, non goi-geruzetako depresio hotz bat sortzen den[6]. Tanta hotz altuak, 1.000 eta 10.000 m artekoak, egonkortasun txikiko eremuak dira, eta tanta hotz baxuak, berriz, nahiko egonkorrak[7].
Tanta hotz bat sortzeko egokia den zirkulazio atmosferikoa altitudeko hutsune barometriko bat da, zeinak ipar-hego osagai handia duen. Hegoaldeko eskualdeetara eramandako aire hotzak, azkenean, depresio itxi bat sortzen du maila guztietan, zirkulazio orokorretik kanpo, gainean aire hotzeko gune bat duela[8]. Patroi hau edozein urtarotan gerta badaiteke ere, udaberrian eta udazkenean izaten da batez ere, aire masa polar bat hegoalderago dagoen eskualdeetarantz joaten denean, 5 eta 9 km arteko altueran mugitzen den jet korronteak eraginda[8]. Noizbehinkako fenomeno hau latitude ertain guztietan gerta daiteke, besteak beste, Kosta Urdinean, Mediterraneoko kostalde espainiarrean eta Ipar Amerikako Aintzira Handietan.
Tanta hotza lurretik hurbil badago, tenperaturaren alderantzikatzea eta altuera txikiko hodei estratiformeak eratzen dira. Aire hau hegoalderago dagoen antizikloi baten gainetik edo aire beroago baten gainetik (adibidez, itsasoak beratutakotik) igarotzen denean, orduan airea bereziki ezegonkorra da eta hodei konbektiboak eratzen dira[7].
Goidi horri lotutako ondorioak nabariak dira, batez ere, ohi baino tenperatura altuagoko urak biltzen diren kostaldeetan, eta horrek aire heze eta beroaren igoera eragiten du, euri jasa bortitzak eta iraunkorrak eragiten dituena. Maiz, aire-zutabearen igoera hain da azkarra, bat-batean hozten dela, txingorra botaz.
Tanta hotza arrisku handiko fenomeno meteorologikoa da gertatzen den lekuetan. Iberiar penintsulako sortaldeko kostaldean, udazkeneko prezipitazio gehienak GOIDIen eraginez gertatzen dira beti, eta uholde larriak, higadura, biktima ugari eta suntsipen lokalizatuak eragin ditzakete, baita eremu handi samarretan ere, Murtzian 1876an gertatu zen bezala. Euri asko egiten du, eta 1987an Gandian (Valentzia) 500 l/m² gainditu zituen, urte osoan inguru horretan egiten duen euria baino zertxobait gehiago.
Haizea 140 km/h-ra irits daiteke kostaldean, zuhaitzak boteaz, baina barnealdean azkar asko baretu daiteke.
Ekaitzak eragindako sagailo bortitzek hondartzak, itsasontziak eta itsas pasealekuak suntsi ditzake, itsasoa lehorrean sartuz eta lehen lerroko eraikuntzak suntsituz. Tanta hotzak eragindako itsaskiak ez dira urakanenak bezain bortitzak, baina, hala ere, itsas maila metro bat edo gehiago igo dezakete hondartzak eta pasealekuak urperatuz. Olatuek 4 edo 5 metroko altuera gaindi dezkete, eta oso handiak izan gabe potentzia handia dute, uhin-luzera laburra dutelako.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan