ugazaba
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ Hala itzulita dago Elkar argitaletxean, Joxe Austin Arrietak itzulita.
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Eulien ugazaba
Artikulu hau Eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lord of the Flies (1990eko filma)».
Eulien ugazaba (ingelesez Lord of the Flies) 1954an William Golding ingeles idazle eta Literaturako Nobel Saridunak idatzitako eleberri alegoriko bat da.[oh 1] Itsasoaren erdian populaturik gabeko uharte batera iritsi diren britainiar gaztetxo batzuen arteko elkarbizitza eta biziraupena, nahiz beren gobernu eta zibilizarioaren ezartzearen ondorio kaltegarriak eta hondamendia azaltzen ditu.
Izenburuak filistiarren Beltzebu jainkoak Biblian jasotzen duen ezizenetako bati aipamen egiten dio, hain zuzen ere, kristau mitologia edo siniskeran deabruaren parekidea bilakatua. Alegia, antzinatik gizakien ankerkeria eta gaiztakeriarekiko berezko izaerarekin lotura egiten duen izenburua da.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mundu Gerra batetan zehar ekaitz baten ondorioz hegazkin istripu bat izan eta 30 britainiar mutikoez osatutako taldea itsasoaren erdian dagoen populaturik gabeko uharte batera iristea lortuko du. Bertan bizirauteko beren buruak eta bizimodua antolatu beharko dituzte: elikagaiak topatu, bizilekuak eraiki eta zibilizarioaren antzeko antolamendu egoki bat gauzatu. Baina denbora gutxira gauzak okertuz joango dira, liskarrak piztu eta elkarren artean arerioak diren bi talde sortuko dira, azkenean ankerkeria eta basakeria jaun eta jabe eginez.