urdaiazpiko
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
Nahi baduzu, proposamena bidali.
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ «Urdaiazpiko egosiaren fianbrea» www.gastronomiavasca.net (kontsulta data: 2021-02-06).
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Urdaiazpiko. .
Urdaiazpiko
Urdaiazpikoa, pernila edo xingarra txerriaren hanka osoa da, kontserbatu ahal izateko bi eratan prestatua: ondua (gazitua, lehortua eta, batzuetan, ketua) edo egosia (irakina, errea, erregosia, gozoa[1]). Ohikoena txerrikia izan arren, beste animalia batzuenak ere daude, hala nola basurdeena, hartzarena edo elur-oreinarena. Gehienetan xerretan jaten bada ere[2], dado edo trontzetan ere jan daiteke.
Mundu osoan zehar egiten da, eskualdeko espezialitate gutiziatu ugarirekin batera, hala nola Wesphaliako urdaiazpikoa, Baionako xingarra edo Espainiako urdaiazpiko iberikoa. Horietako askok sor-marka dute.
Erromatarrek jada jaten omen zuten. Gastronomia askotan erabilitako jakia da, Euskal Herrian, Baionako xingarra (Lapurdin), urdaiazpiko ondua (Espainian) eta prosciutto (Italian) urdaiazpiko ezagunenak izan arren, Bulgarian Elenski but, Kroazian eta Serbian Pršut, Txinan Jinhua urdaiazpikoa, Alemanian Schwarzwälder Schinken edo Ohian Beltzeko urdaiazpikoa, Luxenburgon Éisleker ham, Montenegron Njeguška pršuta, Filipinetan Hamon de Bola, Portugalen Presunto, Errumanian şuncă eta Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan ham barietateak ere ekoizten dituzte.
Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:
Wikipediako bilaketara joan