zama

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

zama

  • sin.karga
  • ca estiba f
  • de Verstauung f
  • en stowage
  • es estiba f
  • fr arrimage m
  • gl estiba f
  • it stivaggio m
  • pt estiva f

Zama

Artikulu hau kargari buruzkoa da; Numidiako hiria gaitzat duena beste hau da: «Zama (Tunisia)»
Zama da edozein ibilgailu edo garraio tresnaren bidez garraiatzen diren salgaien multzoa.[1][2]
Zamaren garraioaren prezioan eragina duten faktore nagusiak askotarikoak dira: pisua, bolumena, distantzia, abiadura, izaera (suntsikorra, lehergaia, erradioaktiboa), ezarri beharreko arreta bereziak (tenperatura, hezetasuna, hauskortasuna) edo arriskugarritasuna.
Itsas garraioko karga era askotara sailka daiteke. Paketatzea eta manipulazioa kontuan hartuta, solteko salgaiak bereizten dira: lehenik, ontziratu gabeko produktuak solidoak izan daitezke, eta horien artean, produktu handiak (zerealak, burdin mea, fosforoa) eta ontziratu gabeko produktu txikiagoak (azukrea, ongarriak, basoko produktuak, burdinazkoak ez diren mineralak, sulfuroak…); likidoak (petrolio gordina eta haren eratorriak, gai kimikoak, olioak, edari alkoholdunak…); eta, azkenik, gaseosoak (petrolio gasa eta gas naturala). Itsasontzien sotoetan edo tankeetan pilatzen dira, manparaz banatuta.
Aireko garraioan garrantzitsua da oreka bilatzea ordaindutako zamaren eta hegazkinaren irismenaren artean. Horregatik, testuinguru horretan, eskifaiako kide ez diren pertsonak ordainpeko zamatzat hartzen dira. Zenbat eta karga gehiago sartu hegazkin batean, orduan eta erregai gutxiago eraman ahal izango da, eta, gainera, hegazkinak pisu handiagoa izango duenez, askoz ere distantzia laburragoa egin ahal izango da erregai kopuru mugatu batekin. Ordainpeko karga motaren arabera, hegazkinak honela sailkatzen dira: hegazkin komertzialak eta zama hegazkinak.
Itsas portuko terminalek itsasoz garraiatu beharreko zama aukera zabal bat kudeatzen dute.
Karga orokorra neurri batean manipulatzen eta zamatzen diren salgaiak dira, ontziratu gabeko karga edo ontziratzeko edukiontzi modernoetan ez bezala. Oro har, sailetan multzokatzen dira garabien bitartez altxatzeko, dela karga sareekin, eslingekin, kutxetan, dela erretiluetan, paletetan edo patinetan pilatuta. Zuzenean zamaontzi baten sotoetara eta sotoetatik kanpora goititzen dira, gainerakoan, ontziaren bizkarrean edo bizkarretik kanpo ere, garabien bitartez, gehienetan portuen instalazioen barrukoak edo, batzuetan, ontziak berak dituenak.[3] Sotora igo beharrean bizkarrera jasotzen badira, karga unitario goragarriak edo birakariak, hala nola zakuak, upelak, kutxak, kartoiak eta tiraderak, zamaketariek manipulatu eta modu orekatuan zamatu behar dituzte. Ontzi baten barruko karga zatikatua eta karga orokorra segurtatzeko, zamaketa teknikak erabili behar dira.[4] Zamak goititzeko ekipamendurik ez zegoen garaietan, gizakiek garraiatzen zituzten ontziratu gabeko merkantzia zatikatuak, ohol baten gainean edo giza kate bat eratuz, itsasontziaren barruan nahiz kanpoan. 1960ko hamarkadaz geroztik, solteko kargaren bolumena guztiz beheratu da mundu osoan, horren ordez edukiontziak erabiltzen baitira nonahi.
Solteko zamak, hala nola gatza, olioa, gantza edo txatarra ez dira paletetan eta edukiontzietan garraiatzen. Solteko kargak ez dira banakako pieza gisa manipulatzen, karga astunak bezala. Alumina, alekiak, igeltsua, enborrak eta zurezko ezpalak, adibidez, solteko kargatzat hartzen dira. Bistan denez, solteko kargak likidoak edo lehorrak izan daitezke.[5]
Zama mota hau ez doa edukiontzitan, baina solteko zamak ez bezala, banakako unitateak ditu, kargatu eta deskargatu ahala kontabilizatzen direnak; solteko zama, berriz, ez da kontabilizatzen.[6]
Edukiontziak dira munduko portu gehienetan karga kategoria handiena eta hazkunde azkarrena duena. Edukiontzietako kargaren barruan sartzen ahal da ia ISO tamainako edukiontzi intermodalen[7] mugen barruan egon daitekeen ia guztia: autoen piezak, makinak edo fabrikazio osagaiak, oinetakoak edo jostailuak, haragi edo itsaski izoztuak... Edukiontzien zamak, oro har, hogei oinen unitate baliokidetan (TEU) zenbatzen dira.[8] Kutxa batek dimentsio hauek baditu: 20 oin (6,1 m), 8 oin (2,4 m), 8+1/2 oin (2,6 m) edo 9+1/2 oin (2,9 m) TEU bat da. Gehienetan erabiltzen den 40 oin (12,2 m) luzerako kutxak bi TEU ditu.[9]
Proiektu zamaren barruan sartzen dira, besteak beste, fabrikazio ekipoak, aire egokitzaileak, fabrikako osagaiak, sorgailuak, turbina eolikoak, ekipo militarrak eta tamaina handiko edo gehiegizko pisuko ia beste edozein karga, edukiontzi batean sartzeko handiegia edo astunegia bada.
Automobilak ro-ro ontzi espezializatuetan garraiatzen dira. Gurpildun zamak eramateko bereziki diseinatutako zamaontziak dira, ibilgailuak itsasontziaren bizkar barrura edo kanpora ibilgailuaren beraren gurpil gainean eramaten baitira.
Aire garraioan, zamaketa enpresek jasotzen dute zama, bezeroen esku jartzeko. Hegazkinak 1911n erabili ziren lehen aldiz posta bidalketak garraiatzeko.[10] Denborarekin, fabrikatzaileak beste zama mota batzuetarako hegazkinak diseinatzen hasi ziren.
Oro har, aire garraioak bezero askoren bidalketa txikiagoak konbinatzen ditu partekatuko hegazkin bakar batean, hegazkin oso bat alokatzea garestiegi izan litekeenez. Era horretako aire garraioari «kamioi bat baino gutxiago» esaten zaio (ingelesez, less-than-truckload edo LTL).[11]
Karga garraiatzeko hegazkin komertzial asko dago, besteak beste, Boeing 747 eta Antonov An-124 handiagoa, zama hegazkin bihurtzeko berariaz eraiki zena. Halako aireontzi handiek zama elementu unitario (ingelesez, ULD, unit load device) izeneko zamaketa azkarreko edukiontzi estandarizatuak erabiltzen dituzte, zamaontzien ISO edukiontziekin parekatu daitezkeenak. ULDak ezar daitezke fuselaje zabaleko hegazkin baten beheko bizkarretan (aurrekoa nahiz atzekoa) eta fuselaje estuko hegazkinen bizkar nagusian. Zamatarako erabiltzen diren hegazkin batzuek muturrean ate handi bat dute karga errazteko, adibidez Boeing 747-400F modeloak.
Herrialde gehienetan, zama hegazkin militar ugari dituzte eta erabiltzen dituzte behar logistikoetarako, adibidez Boeing C-17 Globemaster III modeloa.
Zama hegazkin komertzialak, oro har, errentagarritasuna lortzeko daude diseinatuta, ibilbide labur edo ertaineko eragiketetan; horren adibidetzat har daiteke Saab 340A hegazkina.
Aire zamaren bidalketak LTL formularen oso antzekoak dira, zama unitatearen tamainari eta paketatzeko baldintzei dagokienez, baina arinago joan behar dira, garraiatzen den salgaiaren ezaugarriengatik ―gai suntsikorrak, adibidez― edo merkataritza moduaren eskakizunengatik ―online merkataritza. Bidalketak, oro har, LTL estandarretan baino azkarrago ―hau da, aireontziaren edukiera betea artean zain egon behar izanik gabe― mugitzen diren arren, herrialde askotan legezko muga zorrotzak daude salgaiak bidaiari hegazkin komertzialetan eraman ahal izateko.[12]
Trenak garraiatzen dituzte ontziratze portuetatik edukiontzi ugari. Trenetan garraiatzen dira, beteak beste, ura, zementua, alea, altzairua, zura eta ikatza. Maiz trenak hobesten dira, alde batetik, zama handia batera garraia dezaketelako; eta, bestetik, gehienetan helmugarako ibilbide zuzena dutelako. Baldintza egokietan, trenbideko salgaien garraioa merkeagoa eta eraginkorragoa da energiaren ikuspuntutik errepidea baino, batez ere soltean edo distantzia luzeetan garraiatzen denean.[13]
Tren bidezko merkantzien garraioaren koska nagusia da ez duela malgutasunik handirik, ordutegiak edo, are eta gutxiago, ibilbideak aldatzeko. Hori dela eta, trenak merkantzien garraioaren negozioaren zati handi bat galdu du, errepideko garraioaren alde. Salgaiak trenez garraiatzeak aldatze kostu gehigarriak izaten ditu, zama garraio modu batetik —adibidez, zamaontzi bat— bestera —hau da, trena— transferitu behar baita. Kostu horiek gutxitu nahirik, sistema berriak sortu dira, bereziki edukiontzitan oinarrituta. Batera zein bestera, ontziratu gabeko zamak puntuz puntu garraiatzen direnean, hala nola zementua edo alea, trenbideetan solteko salgaiak manipulatzeko instalazio espezializatuak daudenean, trenbideko garraioa da aukerarik komenigarriena eta merkeena.
Errepidez egiten den garraio enpresa askok mota guztietako zamak garraiatzen dituzte, baita edukiontziak ere, gehienetan zerbitzu azkarra eskainiz, batzuetan egun berean zama jasotzailearen esku uzteraino.
Errepide bidez garraiatzen diren zama ohikoen artean daude elikagaiak, supermerkatu gehienek egunero jaso behar baitituzte hornigaiak. Txikizkariak eta mota guztietako fabrikatzaileak banaketa kamioien menpe daude, izan tamaina osoko kamioi erdiatoiak edo banaketako furgoneta txikiagoak. Errepide bidezko garraio enpresa txikiek garraiatutako karga komertzialaren maila hartzen da, batzuetan, garapen ekonomiko osasuntsu baten adierazletzat, ibilgailu mota horiek baitira literalki edozer mugitzen eta garraiatzen dutenak, paketeak eta posta garraiatzen dituzten mezulariak barne.[14] Karga mugitzeko erabiltzen diren ibilgailu motak askotarikoak dira.[15]
Kamioia baino zama txikiagoa (ingelesez, less-than truckload freight, LTL) da merkantziak bidaltzeko oinarrizko kategoria. Kategoria horrek merkantzien bidalketa gehienak eta enpresatik enpresarako bidalketa gehienak hartzen ditu, ekipo eta kontsumo ondasun gehien-gehienak kamioi batek har dezakeen zama bolumena baino txikiagoak baitira.
LTL bidalketak 50 kg – 7000 kg bitartekoak dira, gehienetan 2,5 m – 8,5 m baino txikiagoak. LTL kargaren batez besteko pieza 600 kg eta palet estandar baten tamainakoa da. Hori baino zama luzeago edo astunagoek gainkostu bat izan ohi dute.
LTL bidalketetan erabiltzen diren atoiak 8,53 m – 16,15 m bitartekoak). Hirian entregatzeko estandarra 14,6 m izaten da. Ingurune estuetan eta bizitokietan, atoia erabiliena 8,5 m-koa da.
Bidali beharreko salgaiak paletetan, paketatuta eta plastikoan bilduta egon ohi dira, karga mistoko ingurune baterako. Paketeen banaketan ez bezala, LTL bidalketetan bilgarriak beti bidaltzailearen kargu izan ohi dira, garraiolariek ez baitute inolako material bilgarririk edo laguntzarik ematen.[16]
Zamak zenbait bidalketa kategoriatan antolatu ohi da garraiatu aurretik. Honela zehazten da artikulu baten kategoria:
Irizpide horiek aintzat hartuta, bidalketak era honetan sailkatzen dira:
Mundu guztiko gobernuentzat, oro har, kezka iturri bat izan ohi dira zama bidalketak, herrialdearen segurtasunaren aurkako arrisku bide bat izan daitekeen neurrian. Horren ondorioz, gobernu askok arauak eta erregulazioak eman izan dituzte, bereziki kanpotik jasotako zama bidalketak arautzeko xedez.
Besteak beste, Europar Batasunak araubide bat garatu izan du eta herrialde askorekiko hitzarmenak. zama garraioen segurtasuna bermatzeko.[17]
(Ingelesez) International Guidelines on Safe Load Securing for Road Transport (web.archive.org)

  • Euskaltzaindia. «Bilaketa > zama» Euskaltzaindiaren Hiztegia (kontsulta data: 2026-03-07).
  • (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica > Cargo» Wikisource (kontsulta data: 2026-03-07).
  • (Gaztelaniaz) «Principales tipos de cargas de buques» Caralb (web.archive.org) 2023-03-20 (kontsulta data: 2026-03-08).
  • (Ingelesez) «Cargo Securing and Packing» International Maritime Organization (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-03-08).
  • (Frantsesez) «Qu'est-ce que le fret en vrac ? Un guide complet de l'expédition- omchele» hebaiele.com (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-03-08).
  • (Ingelesez) «Investment in Public Transportation by Cambridge Systematics» Open Library 2018 (kontsulta data: 2026-03-08).
  • (Ingelesez) «International Convention for Safe Containers» International Maritime Organization (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-03-08).
  • (Ingelesez) «Container Shipping» DaMovers (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-03-08).
  • (Ingelesez) «Glossary: TEU (Twenty-foot Equivalent Unit)» European Commission (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-03-08).
  • (Ingelesez) Ganz, Cheryl R. «World's First Official Air Mail by Airplane, India, 1911» National Postal Museum (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-03-08).
  • (Ingelesez) «Freight Transportation: LTL, Refrigerated, and Haz-Mat Trucking» LTL Systems (kontsulta data: 2026-03-08).
  • (Ingelesez) «Understanding the different types of air cargo and why it matters» Maersk (kontsulta data: 2026-03-08).
  • (Ingelesez) U.S. Department of Transportation. «Comparative Evaluation of Rail and Truck Fuel Efficiency on Competitive Corridors» Federal Railroad Administration (web.archive.org).
  • (Ingelesez) «Transportation is a crucial driver of economic growth and poverty reduction» The World Bank (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-03-11).
  • (Ingelesez) «A Guide to Haulage & Courier Vehicle Types & Weights» Return Loads (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-03-11).
  • (Ingelesez) «What Is Less-Than-Truckload (LTL)?» XPO (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-03-11).
  • (Frantsesez) Union Européenne. «Affaires internationales» Taxation and Customs Union (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-03-11).
  • Wikipediarekin konexio arazoren bat gertatu da:

    Wikipediako bilaketara joan