- Ingeniaritza zibila
- en truss
- es cercha
- fr ferme
zertxa
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Ekainberriko inagurazioa[Betiko hautsitako esteka] Berrian
- ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
aa
izeneko erreferentziarako
- ↑ https://www.berria.eus/kultura/duela-250000-urteko-sutondo-bat-aurkitu-dute-zestoan_35570_102.html
- ↑ a b c «Web Eustat. Zestoako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ «Mikel Arregi Zestoako alkate izendatu dute» Urola Kostako Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ Zestoako ahozko ondarea, Ahotsak.com webgunean bildua.
- ↑ Ahotsak.com. Youtube (2013ko abendua). Zestoako ahozko ondarea. http://www.youtube.com/watch?v=qywMKJx1SHQ
- ↑ «Arozena hotela. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ «Andre Maria Sortzez Garbiaren Arkua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ «San Jose Arkua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ «LILI JAUREGIA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ Birzeit eta Zestoa senideturik. Gara egunkariaren artikulua
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Zestoa
Zestoa Gipuzkoako iparraldean dagoen barrualdeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdekoa. 3.740 biztanle zituen
2016. urtean.
Urola ibaiak herria zeharkatzen du. Pagoetako natura parkearen zati bat Zestoa udalerrikoa da.
Mendebaldean Deba, iparraldean Zumaia eta Aizarnazabal, ekialdean Aia eta hegoaldean Azpeitia eta Errezil ditu mugakide.
Zestoako auzoak honakoak dira:
Zestoa aberatsa da oso historiaurreko ondareari dagokionez. Ekain Debako udalerriko lurretan dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa, baina irismen eta bide naturala Zestoako herrigunetik du. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta. Erreplika museoa, Ekainberri, Zestoako terminoan dago kokatua. Nahiz eta fisikoki leizea Debako lurretan kokatu, Zestoako muga-mugan dago eta Zestoako udaletxea berak erosi zituen bertako lurrak leizea babestu ahal izateko.
Beste aldetik kobarako sarbidea Zestoako kaskotik hurbil da, eta hau dela eta, Ekainberri 2008ko abuztuan Zestoan zabaldu zuten Ekainberri zentroa, labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen dituena. Zentroa bisitagai dago eta ireki zenetik dozenaka mila bisitari bertatik igaro dira jada[5].
2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondare izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.
Aizarna auzoan, Erralla eta Amalda kobak daude. Bi leize hauetan garrantzi handiko aztarnategi arkeologikoak aurkitu eta industu dituzte. Danbolinzulo leizean ere agertu dira aztarnak, arte labarrekoak 18.000 eta 33.000 urteen artean datatuak. 2015ean gutxienez bost animalia irudi aurkitu zituztela eman zuten jakitera, orein emeenak eta ahuntzenak, eta beste hiru irudi ere bazeudela baina egoera kaskarrean. Irudiak burdin oxidoz eginak daude eta gorriak dira. Irudi batzuetan trazatua ikus daiteke halaber[6].
Irudiak Paleolito garaiko labar artearen bilakaeraren antzinako denbora batekoak direla dio ikerketak, izan ere, pinturak duela 18.000 urte baino lehenagokoak dia; agian duela 33.000 urtekoak[6].
2009ko abuztuaren 14ean Aranzadi Zientzia Elkarteak duela 250.000 urte Homo heidelbergensis gizakiak erabilitako sutondo baten aurkikuntzaren berri eman zuen. Aurkikuntza Zestoako Irikaitzeko aztarnategian egin zuten, herriko interes arkeologiko handiko beste gune bat, Zestoako kaskoko futbol zelaian kokatzen dena. Adituen ustez, aurkikuntza horrek Homo heidelbergensisek sua egiteko zuen ahalmenaren berri emango du.[7]
2019an 3.833 biztanle zituen herriak. Horietatik %19,18k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %9,57 ziren.[8]
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %2. Bigarren sektorea %51,4. Hirugarren sektorea %43,5. Eraikuntza %3,1.[8]
Zestoako udalerrian EH Bildu koalizioak lortu du alkatetza azkeneko hauteskundeetan. Zestoako udalak 11 zinegotzi ditu guztira.
Zestoako alkatea EH Bildu koalizioko Mikel Arregi Urrutia da 2019ko udal hauteskundeez geroztik[9]. Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen. Baliogabeko botoak 33 izan ziren (emandako guztien %1,67) eta 30 boto zuri izan ziren (botoen %1,52). Abstentzioa %28,52koa izan zen.[10]
Herriko hizkera Urolaldeko hizkera da, hau erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaera bat da. Zestoak bere bertso-eskola du.
2016an herritarren %81,48 euskalduna zen.[8]
Baliabide modernoak:
2009ko apirilaren 30ean, Palestinako Bir-zeit hiria eta Zestoa senidetu ziren udaletxeko areto nagusian egindako ekitaldian. Erabakia zinegotzi guztiek aho batez hartu zuten, Yousef Nasser, Bir-Zeiteko alkatea eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen kidea, bertan zegoela[18].