zulatzeko makina
- Tailerra
- sin.zulagailu
- en drill
- es taladro
- fr foreuse; machine à percer; perceuse
zulatzeko makina
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ Museotik. (2025-01-07). «Zutabedun 'EE' M-35 zulatzeko makina (Estarta y Ecenarro S.A.)» museotik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ a b «Estarta eta Ekenarro - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ «Familiak» Makina Erreminta Museoa (kontsulta data: 2025-10-10).
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
Zutabedun EE M-35 zulatzeko makina
Zutabedun EE M-35 zulatzeko makina Estarta y Ecenarrok Elgoibarren sortutako zulagailu bertikal bat izan zen, enpresak sortutako lehenengoetakoa[1]. Transmisio-uhal bidez mugitzen zen makina erreminta zen.
Debabarrenan armagintza industriak pisu handia zuen, historikoki Soraluzen, baina gerora Eibarren eta Elgoibar. Armetarako piezak egiteko eta pieza horiek egiteko makinak sortu, doitu eta konpontzeko industria oparoa zegoen. 1914an José León Ciarán Arrillagaren kapitalarekin eta Eulogio Estarta Landaren makinekin Ciarán y Estarta enpresa sortu zen, aipatutako helburu horiekin[2]. 1915ean Teodoro Ezenarro Garate merkatari elgoibartarrak kapital gehiago jarri, eta enpresa Ciarán, Estarta y Cía izenarekin berrizendatu zuten. 1920an Ciaránek enpresa utzi zuen, eta hortik aurrera Estarta y Ecenarro izango zen enpresa, bereziki makina erreminta sortzeko helburuarekin[2].
Industrializazio prozesuan taylorismoak ekarritako lanaren banaketak lanpostu bakoitzean espezializatutako prozesuak egitea zekarren. Horretarako gero eta makina zehatzagoak behar ziren. Bereziki Gipuzkoan zentratutako industriak bulkada horri eutsi, eta Lehen Mundu Gerra osteko panoraman, armagintzaren beherakadarekin, makinak egin eta esportatzen hasi zen.
Zutik erabiltzeko makina bat da, transmisio-uhalen bidez biratzen duena. Enbrage baten bidez martxan jarri edo gelditzen da, eta uhalen antolaketaren arabera aurrera zein atzera biratzea lor daiteke. Goitik egindako transmisioak barautsa birarazten du, eta eskuman dagoen mekanismoarekin barautsa gora eta behera mugitzen da, piezan zuloa egitea ahalbidetuz. Poleen bitarteaz lau abiadura desberdin izan ditzake.
Makinak 2 metroko altuera du, 50 zentimetroko zabalera eta 130 zentimetroko sakonera, eta metalarekin eraikita dago.
Elgoibarko Makina Erreminta Museoan martxan dagoen pieza bat ikus daiteke[3].





